2016, Maiatza 24

Eneritz Zubizarretak, BIC Araban dagoen Globe Testing enpresakoak, “Araban Ekinean” saria jaso du

Saria maiatzaren 17an eman zioten, Araba Ekineaneko jardunaldi nagusian. Hogei bat txostengilek baino gehiagok hartu zuten parte jardunaldian.

Zure ideiak balio du Lehiaketaren sariak ere eman ziren, ondokoei alegia: Dorleta Velázquez, Movit proiektuagatik; Aitor Ayesa, Drone Safe proiektuagatik, eta Alejando Gonzalez, beren burua aski duten zabaltza berdeak proiektuagatik.

Araba Ekinean Europa Jauregian egin zuen jardunaldi nagusia, eta formatu berria izan zuen: market place bat non lau eremu ezberdin ziren; hogei txostengilek baino gehiagok hartu zuten parte. 2016ko Araba Ekinean Sariak ere eman ziren. Ondokoak izan ziren saridunak: Maria Aguado, Aguado Cabezudo eraikuntza-enpresakoa, Ekintzaile Bikaina kategorian, eta Eneritz Zubizarreta, Globe Testing enpresakoa, Araba Ekinean kategorian.

Eneritz Zubizarreta ekintzaile gazte bat da, eta 2014ean Globe Testing sortu zuen bere bazkideekin. Software azterketetan eta software bizitza-zikloko metodologietan espezializatutako enpresa teknologiko bat da. Bi urte baino igaro ez direla, 16 langile ditu, eta zenbait nazioarteko enpresa ezagunekin egiten du lan, esaterako, Zurich Seguros, ING Direct, Vueling edo Bacardirekin.

Egunero negozioa aurrera ateratzeko gogor lan egiten duten arabar ekintzaileen eredu dira biak. Beraiekin batera, lurraldean harrobi bikaina dugu, Zure ideiak balio du lehiaketan argi gelditu denez. Ideian kategorian Dorleta Velázquez gasteiztar gazteak irabazi du MOVIT proiektuarekin; hiri-azaleratan aparkalekua bilatzen laguntzen duen aplikazio bat da. Dorletak Enpresa-administrazio eta zuzendaritzako 4. maila ikasten du Bilbon.

Aitor Ayesa izan da Berrikuntza kategoriako sariduna DRON SAFE proiektuari esker; jausgailu-sistemaren bidez segurtasuna handitzeko eta drone-en istripuak saihesteko konponbide bat da. Alejandro González izan da azken sariduna, Aukera kategorian, BEREN BURUA ASKI DUTEN ZABALTZA BERDEAK proiektuari esker; euren burua hornitzeko moduko teilatuetako hiri-ortuak sustatzea du helburu proiektuak. Ekintzaileen arteko elkarrizketa ere gauzatu zen jardunaldian, eta zenbait enpresaburu garrantzitsu izan ziren, ondokoak, besteak beste: Eduardo Anitua (BTI), Aner Garmendia (Ega Master) edo Eusebio Gainza (Praxis Pharmaceutical). Zenbait gazte ekintzailerekin aritu ziren, Aitor Raquel Urtaranekin (Momik), Hariak enpresako Aitor eta Azteseko sustatzailea Nerea esaterako.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU