2015, Urtarrila 13

“Emprender en Álava” 2015 diru-laguntzen deialdia ireki dute

 

Arabako Foru Aldundiak ekintzailetzarako eta berrikuntzarako ematen dituen laguntzen deialdia argitaratu da, dagoeneko. Aurreko urteen aldean, ondoko berritasuna jaso da: 2015ean bi laguntza-deialdi argitaratu dira enpresa berriak sortzeko (“Emprender en Álava”). Lehenengo deialdi irekita dago, eta urtarrilaren 30ean amaituko da eskabideak aurkezteko epea. Hurrengo deialdia otsailaren 1etik apirilaren 30era bitartekoa izango da.

Horrez gain, berrikuntzarako proiektuetarako laguntzak ere argitaratu dira (“Álava Innova”), eta epeak berberak dira.

“Emprender en Álava” laguntzaren bidez 20.000 euro arte lor daitezke enpresa berriak abian jartzeko gastuen eta inbertsioen % 50 finantzatzeko, eta bateragarria da SPRIren Ekintzaile Programaren beste laguntza batzuekin.

Aipatutako “Emprender en Álava” laguntza lortzeko, CEIAren tutoretza duten proiektu eta enpresek (CEIA entitate laguntzaile delako), tutoretza-ziurtagiria lor dezakete, eta horren bidez baloraketan puntu gehiago lortuko dituzte.

PARTEKATU