Ostegun honetan, otsailaren 12an, 2026ko lehen Ekin Coffee-a ospatu da Arkabia espazioan. Bertan, lurraldeko erakunde nagusiek hainbat laguntza aurkeztu dituzte negozioak martxan jartzen laguntzeko.
Hasteko, Alberto Codesal Gasteizko Udaleko teknikariak hiriko ekintzaileei zuzendutako laguntzak errepasatu ditu; besteak beste, ekiteko bekak, txeke autonomoa, sortzeko eta sendotzeko laguntzak eta merkataritza, zerbitzu pertsonalak eta ostalaritzako enpresa txikientzako laguntzak. Halaber, gogorarazi du udalak beste baliabide batzuk eskaintzen dituela, hala nola prestakuntza eta aholkularitza, eta horiek webgunean kontsulta daitezkeela.
Ondoren, Arabako Foru Aldundiko Adrián Pérez de Mendigurenek hitz egin du 2026an martxan dauden ekintzailetzako foru laguntzei buruz. Horien artean, “Ekin Araban 2026” laguntza nabarmendu du. Dirulaguntza horrek 80.000 €-raino eskaintzen du negozio bat martxan jartzeko eta epea zabalik dago datorren martxoaren 1era arte. Gainera, enpresak sendotzeko eta hedatzeko dirulaguntzak ere ematen ditu, 20.000 €-raino.
Arabako BICeko Maitane Txabarrik ere parte hartu du, eta Eusko Jaurlaritzaren, Estatuko eta Europako laguntzei buruz hitz egin du. Maitanek ekintzailetza-aukeren ikuspegi integrala eskaini du, oinarri teknologikoa duten startup eta enpresetan zentratuz. Erakunde guztien laguntzei buruzko informazio osoa BIC Arabaren webgunean dagoela ere zehaztu du.
Azkenik, Jimena Velasco, Mendinetekoa, arreta jarri du Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetako ekintzaileei eskaintzen zaizkien laguntzetan. Besteak beste, Leader laguntza-programa nabarmendu du; landa-eremuko udalerrien garapen ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa bultzatzea helburu duen ekimena. Programa horren barruan, hainbat laguntza eskaintzen dira, besteak beste, ekintzailetzarako eta barne-ekintzailetzarako neurriak edo nekazaritza-dibertsifikaziorako neurriak.
Gainera, bertaratutakoek hizlariekin dituzten zalantzak argitzeko aukera izan dute galderetarako gune irekian. Jardunaldiia
networking kafe batekin amaitu dute, eta hizlariekin sakonago hitz egiteko aukera izan dute. Ekitaldi hau funtsezko aukera izan da zure proiektua 2026an martxan jartzean laguntzeko aukerak ezagutzeko.
Hurrengo Ekin Coffee-ra arte!