2015, Ekaina 15

Droneek enpresa eta teknologia mailan zer aukera dituzten aztertuko dute zenbait adituk

 

Araba Enpresa Digitalak —SPRIren ekimena da Arabako Eraberrikuntza industrialdea (CEIA) kudeatzen du— doako jardunaldi bat antolatu du droneen teknologiari, arauei eta negozioei buruz sakontzeko. Jardunaldia hilaren 19an, ostirala, izango da.

Azken urteotan asko garatu dituzte tripulaziorik gabeko tresna horiek, bai teknologiari dagokionez, bai hainbat sektoretan duten aplikazioei dagokienez. Aurrerapen horiek direla-eta, ezinbestekoa da zenbait gai eztabaidatzea, esaterako, indarreko arauak edo droneen inguruan sustatzen diren zerbitzuak eta enpresak.

Hilaren 19ko jardunaldia Arabako Teknologi Parkea izango da, eta zenbait aditu elkartuko dira ondoko gaiei buruz aritzeko: arauketa, teknologia egokia eta enpresa ikuspuntutik eskain daitezkeen zerbitzuak. Horrela bada, zenbait drone motari, sentsore integratuen garrantziari, arauak berrikusteko beharrari, drone bat erabiltzeko baldintzei edo enpresek eskatzen duten beste informazio batzuei buruzko galderak erantzungo ditugu.

Programa honakoa izango da:

09:00 Hasiera. Aitor Cobanera. Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria, SPRI.

09:05 Jardunaldiri buruzko sarrera eta azalpen tekniko laburra. Lorenzo Díaz de Apodaca, CEO Airestudion

09:15 Arautegia. José María Ramírez Ciriza. AESAko (Aire Segurtasunerako Estatu Agentzia) nazioarteko jardueren koordinatzailea

09:50 I. Panela: Aplikazioak. Zer egin daiteke?
– Azpiegiturak ikuskatzea. Belén Monercillo. APLIC Zientzia Berrikuntzarako Elkarteko zuzendari nagusia.
– Doitasun-nekazaritza. Cesar Castro. Bodegas y Viñedos Labastidako (Solagüen) Ardogintzako eta I+G+b-ko arduraduna.
– Segurtasuna eta zaintza. Miguel Angel Guergué. PCI Security Doctorseko zuzendari bazkidea.
– Ondarea. Juan Antonio Quirós. Arkeologiako katedraduna, UPV/EHU.
– Ingurumena eta kutsadura. Diego A. Moreno. Ikertzaile nagusia, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa.
– Itsas salbamendua. Néstor Perales. Itsas Salbamenduko Aire Ikuskaritzako burua (SASEMAR).

11:50 II. Panela: Operadoreak. Nola egin daiteke?
– Droneen inteligentzia. Sensorika. Lorenzo Díaz de Apodaca. AirEstudio Geoinformation Technologiesko CEO.
– Hegaldi-plataformen balioa. Ivan Villalva, Albaeroko CEO.
– Erantzukizun zibila. Hitz txikia. Manuel Velasco, Asegurándolo Aseguru-etxea.
– Inguruneak eragiketan duen eragina. Jacob Duarte. Escuadrone.
– Segurtasun publikoa. Suteak. Eduardo Aragolaza. Gasteizko Suhiltzaileen nagusiordea.
– HEGAN eta droneen klusterraren kooperazioa. José Juez, HEGAN-Basque Aerospace Cluster.

13:15 Zenbait ohiko galdera: non egin dezakedan hegan eta non ez…

Jardunaldira doan etor zaitezkete aurretik izena ematen baduzue. http://www.euskadinnova.net/eu/enpresa-digitala-eu/agenda/droneak-teknologia-arautegia-negozioa/9595.aspx

PARTEKATU