Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa
Mezu honek eta erantsitako dokumentuek informazio pribilegiatua eta/edo konfidentziala izan dezakete eta hartzaileari soilik zuzenduta daude. Bidalketan edo eskualdaketan akatsen bat
gertatu bada eta mezu hau zuk jaso baduzu, mezuaren hartzailea izan gabe, ezin dituzu mezua eta erantsitako dokumentuak erabili, erreproduzitu, banatu, inprimatu, kopiatu edo hedatu, ARABAKO ERABERRIKUNTZA INDUSTRIALDEA, A.B. sozietatearen berariazko baimenik gabe, eta horiek ezabatu beharko dituzu. Era berean, horren berri ematea eskertuko genizuke, helbide elektroniko honetara idatzita: bicaraba@bicaraba.eus.
ARABAKO ERABERRIKUNTZA INDUSTRIALDEA, A.B. sozietateak ez du inolako erantzukizun legalik edo bestelako erantzukizunik hartzen mezu honen edukiari dagokionez. Helarazitako edozein iritzi egilearena baino ez da eta ez du nahitaez sinaduraren iritzia ordezkatzen, berariaz kontrakoa adierazi ezean.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babestu eta Eskubide
Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera,
jakinarazten dizugu mezu honetan ageri daitezkeen zure datu pertsonalen (identifikazio datuak, helbide elektronikoa edo posta helbidea) tratamendu-arduraduna dela ARABAKO
ERABERRIKUNTZA INDUSTRIALDEA, A.B., A01046937 IFK duena eta helbidea Miñaoko Albert Einstein kaleko 15. zenbakian duena (PK 01510) (Araba). Tratamenduaren arduradunak datuak babesteko ordezkari bat esleitu du, eta harekin harremanetan jar zaitezke aipatutako helbidearen bidez edo helbide elektroniko honetara mezu bat bidalita: dpo@bicaraba.eus.
Posta elektroniko honetan dauden datu pertsonalak erabiliko dira zurekin harremanetan egoteko, beharrezko jakinarazpenak egiteko edo merkataritzako, negozioko edo kontratuko harremanak izateko, dagokionaren arabera.
Zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa da tratamendua
beharrezkoa dela zuk parte hartzen duzun negozio-, kontratu- edo aurrekontratu-harreman bat gauzatzeko edo posta elektronikoaren bidezko harremana mantentzeko.
Mezu honetan dauden zure datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako, deskribatutako negoziazio-harremana kudeatzeko edo legezko betebehar bat betetzeko beharrezkoa denean izan ezik. Hala ere, posta elektronikoa kudeatzeko, Gmail erabiltzen dugu, eta zerbitzu hori Google Llc. sozietateak ematen du, zeinak, aldi berean, tratamenduaren arduradun gisa jarduten duen.
Europar Batasunetik eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpo egon arren, zerbitzu hori erabiltzeak dakarren nazioarteko datu transferentziak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak datuen nazioarteko mugimenduetarako eskatzen dituen berme egokiak ditu.
Datu pertsonal horiek negozio-, kontratu- edo kontratu-aurreko harremana gauzatzeko behar diren epeetan gordeko dira, eta, nolanahi ere, bide horretatik egindako eskaera edo harremana izapidetzen den bitartean.
Edozein unetan eskatu ahalko duzu zure datu pertsonalak ikusi, zuzendu, aurkaratu, ezabatu edo horien tratamendua eta eramangarritasuna mugatzeko. Horretarako, idatziz jarri beharko zara harremanetan ARABAKO ERABERRIKUNTZA INDUSTRIALDEA, A.B. sozietatearekin, Miñaoko Albert Einstein kaleko 15. zenbakian (PK 01510) (Araba) edo mezu elektroniko bat dpo@bicaraba.eus helbidera bidaliz.
Nolanahi ere, uste baduzu ARABAKO ERABERRIKUNTZA INDUSTRIALDEA, A.B. sozietateak ez dituela behar bezala tratatu zure datu pertsonalak edo ez diola behar bezala erantzun datuak babesteko eskubideei, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.
“Ez inprimatu mezu hau edo erantsitako dokumentuak, benetan beharrezkoa ez bada. Guztion erantzukizuna da ingurumena errespetatu eta babestea”.