cern2b logo
2021, Abendua 20

CERN2B Challenge 2022

Zuk jartzen duzu ideia…
…CERNek teknologia jartzen du…
…eta guk, martxan jartzeko laguntza!!

 

INEUSTAR-Pioneers Basque Country da Euskadin negozio berritzaileen ekimen berrien garapena laguntzeko Programa bat, gaur egun munduko laborategirik handiena den CERNen garatutako teknologietan oinarrituta

… eta #CERN2B challengerekin bertan parte hartzeko hoberenak hautatuko ditugu.

Sarituak izango diren ideiak Programaren parte izatea jasoko dute SARI modura, eta hau ere jasoko dute:

  • CERN-en (40 ordu adituekin) eta INEUSTAR-en laguntza teknologikoa.
  • BEAZ, BIC Araba edo BIC Gipuzkoa-ren enpresa-aholkularitza.
  • Inkubazio espaziorako sarbidea eta foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak (SPRI) enpresa-proiektu berritzaileak abian jartzeko dituzten laguntza-programetarako (40.000 €-raino) aukera.

Lehen edizioan hiru ekimen sortu ziren ibilbide esperantzagarri batekin. Bigarren edizio honetan, zurekin kontatzea espero dugu!

Horretarako, potentzial handiko honako hiru CERN teknologia hauek hautatu ditugu: structured laser beamlong-distance motor driver eta micro chemical viasEsteka honetan informazio gehiago aurkitu dezakezu horiei buruz, eta baita CERNen bideo bat ere teknologia horietako bakoitzari buruz.

Aurrekoez gain, CERNek teknologiei buruzko askoz dokumentu-zorro zabalago bat ere badu, zeina hemen aurkitu baitezakezu, eta horietako edozein aukera dezakezu zure ideia sustatzeko. Edozelan ere, ez baduzu argi zeintzuk liratekeen baliagarriak zure proiektuarentzat, aholka zaitzakegu.

 

IZENA EMAN HEMEN

(Azken eguna 2022/01/28)

Kontaktua: pioneers@ineustar.com

 

pioneers-logo-ineustar-pioners-basque    pioneers-logo-cern-tech

pioneers-logo-beaz-g       pioneers-logo-bic-araba     pioneers-logo-bic-gipuzkoa

pioneers-logo-ineupioneers-logo-indu

PARTEKATU