CEIAko hiru enpresa aukeratu dituzte europar Fiware programaren bizkortzaileek
Arabako Eraberrikuntza Industrialdean (CEIA) dauden hiru enpresa: Metero For Energy, Optimus Consulting eta Keinoby, aukeratu izan dituzte europar hiru enpresa bizkortzailek Fiware Accelerate programaren barruan; hori dela eta, finantzaketa, laguntza teknikoak, adituen euskarria, trebakuntza, laguntza teknikoa eta aholkularitza jasoko dute euren negozioak garatzeko.
Fiware Accelerate programak, Europar Batasunak sustatutakoak, 80 milioi euro bideratzen ditu proiektuetan Fiware teknologia erabiltzen dituzten enpresa txiki eta ertainentzat; helburua, teknologia horren erabilera sustatzea da. Fiware, dauden Interneteko plataformetara irekita dagoen alternatiba bat da, eta aplikazioa urreratuak erraz garatzeko eta zabaltzeko aukera eskaintzen du.
Finodexek Meteo for Energy aukeratu du. Aipatutako bizkortzailearen laguntza ondoko sektoretarako da, besteak beste: osasuna, garraioak, ingurumena eta finantzak Meteo for Energy 2013an sortu zuten, eta meteorologia aurreikusteko sistema bat eskaintzen du energia-ekoizpena optimizatzearren.
Optimus Consultingek FABulousen laguntza lortu du. Europar Bizkortze Programak horrek ETEtan FIWARE teknologian oinarritutako enpresa eta lerro berrien zabalkuntzari laguntzen dio, 3D Inpresiorako Interneten zerbitzu eta aplikazio berritzaileak bilatzen ditu. Optimus Consulting ETErentzako berrikuntzako aholkularitza bat da, eta 3D inprimatzeko ekoizpen aurreratuko proiektu bat du.
FICHe-k Keinoby aukeratu du, osasun arloan aplikazio berritzaileen garapena bultzatzen duen bizkortzailea. Keinoby aditua da ezagutza kudeatzen eta Atlassian Confluencen espezializatu da: taldeentzako lankidetzaren plataforma bat da.
PARTEKATU