2014, Azaroa 4

CEIAk parte hartu du Txinarako 3. EBN Innovation Tourrean


Jiantsu txinatar eskualdeak gonbidatuta, eta EBN europar sareak antolatuta, CEIAk eta d6testing arabar enpresak eskualdeko berrikuntzako eta ekintzailetzako zentro nagusiak bisitatu dituzte astebetez.

CEIAk bere jarduera eta enpresa garrantzitsuenak aurkeztu zituen Txina-Europa Lankidetzarako eta Teknologia Sustatzeko 2014 Foroan (Suzhou).

5 egun bizian BIC-CEIko eta europar enpresetako 20 ordezkarik (CEIA, d6testing, Bic Gipuzkoa Berrilan eta SPRI izan dira horietako batzuk) Txinano Jiantsu eskualdeko 3 hiri bisitatu dituzte, Shangaiko iparraldean.

Yancheng, Nanjing eta Suzhou hiriek euren azpiegiturak, hazitegiak, parkeak eta enpresak erakutsi dituzte, eta euren esperientziak eta kontaktuak trukatu dituzte europar Berrikuntza Zentroen eta Txinako berrikuntzari eta ekintzailetzari laguntzeko erakundeen artean gerora begira lankidetzan aritzeko; zubi lana egingo dute euren enpresek akordioak egin eta negozioak gauza ditzaten bi norabidetan.

Bisitei dagokienez, nabarmentzekoak dira KIA automozio-instalazioetara egindakoa (Yancheng), Nanjing Garatzeko eskualdea eta Biobayko biozientzietako eta nanoteknologiako parkean (Suzhou).

Horrez gain, ordezkariek parte hartu dute Txinako eta Europako entitate eta enpresen arteko Lankidetzarako bi ikuskizunetan; horietako batean (Txina-Europa arteko Lankidetzarako eta Teknologia Sustatzeko 2014ko Foroa) CEIAk bere jarduera eta enpresa garrantzitsuenak aurkeztu zizkien eskualdeko 200 antolakunde eta enpresa txinatar baino gehiagori.

IMG_7604IMG_7416IMG_7579Nanjing TourSuzhou ConferenceYancheng Conference-001

PARTEKATU