2014, Urria 23

CEiAk neurtu egin du bere ingurumen-inpaktua

 

Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak bere karbono-aztarna neurtu egin du AZTES enpresaren bidez, CO2-ko isurpenak gutxitzeko eta kontsumoak murrizteko

CEIA Eraikinak, Arabako Teknologia Parkean (Miñao) dagoenak, 2.700 m2-ko instalazioak ditu, eta instalazio horietako beheko solairuan zenbait enpresa-jarduera berritzaile berri garatzen dituzte, industria-jarduerak barne.

CEIAn egunero-egunero gauzatzen dituzten jarduerak direla-eta, ur, gas, argi… asko kontsumitzen dute, eta horrek eragina du Zentroak isurtzen duen CO2-ko kopuruan.

AZTESek, Ekonomia eta ingurumena hobetzeko ingeniaritza- eta aholkularitza-enpresak (gure instalazioetan kokatzen da), aipatutako azterketa egin du. Horretarako, kalkulatu egin du zer karbono-aztarna zuen CEiAk 2013an, energia-kontsumo guztien sortzen duten negutegi-efektuko gas guztiak aintzat hartuta.

AZTEek egindako proiektuari esker, kontsumoak, kostuak eta isurketak murriztuko dituen estrategia bat garatu eta ezarriko da; horren bidez, argiaren kontsumo elektrikoa % 48 gutxitzea, berogailurako % 21 gas natural gutxiago kontsumitzea eta CO2-ko isurketak % 40 murriztea lortuko dugu.

Hortaz, AZTES enpresak, enpresetako baliabideen kontsumoengatiko kostuak eta ingurumen-inpaktua murrizteko proiektuetan adituak, erakutsi egin du enpresek jarrai dezaketela jarduera bera egiten, etekin bera lortzen eta, gainera, merkeagoak eta, batez ere, ekologikoagoak izaten.

PARTEKATU