Bikai-k Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen Biltzarrean parte hartuko du
Eraldaketa digitala eta elaborazio tradizionala. Bikai startupak eta Idiazabalgo Dorrea GAZTANDEGIA produkzio-liderrak Eraldaketa Digitaleko Jardunbide Egokia aurkezten dute.
Bikaik teknologia erabiltzen du informazio-sistema automatizatu bat sortzeko, denbora errealean, dinamikoan, bisualean eta interaktiboan. Datuak bildu, ordenatu eta aztertu egiten ditu, enpresek erabakiak hartzeko prozesua optimizatzeko behar duten informazioa izan dezaten.
Enpresa bakoitzaren hazkunde-palankak aurkitzea, helburu estrategiko eta operatiboak ezartzea eta horien lorpena ebaluatzea du erronka. Informazio-zentro neuralgiko bat sortzea, sistema guztien gainetik dagoen geruza bat, enpresaren zuzendaritzaren euskarri izango dena.
“Erakunde guztiek dituzte gaur egun datuak, enpresaren aktibo bat gehiago da, eta errentagarri bihur dezakegu. Gure helburua informazio hori hobetzeko ekintza zehatz bihurtzea da “esan digu Ana García-Serrano sortzaileak.
“Beharrezko informazioa daukazunean, denbora eman beharrean hura lortzeko eta prozesatzeko, orduan hasten zara benetan lanean. Orain badakigu non gauden garaiz jarduteko “esan digu Mikel Martiarena Dorrea Gaztandegiko gerente eta sistemaren erabiltzaileak.
Datorren urriaren 20an, Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren, Eraldaketa Digitalaren eta 4.0 Ingurunearen Europako Astearen inaugurazio-ekitaldia egingo da. Hemen eman dezakezue izena.
PARTEKATU