2016, Azaroa 15

Bihartech eta Bigda Solutions arabar enpresak BIND 4.0 programan parte hartzeko hautatuak izan dira

bind-40

Start UP! Basque Industry 4.0 (BIND 4.0) delakoa, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko industria-enpresa nagusiekin batera egindako apustua da, Euskadira ekimen berritzaileak erakartzea xede duena. BIND 4.0 azeleragailu publiko-pribatuak aukera ezin hobea eskaintzen die startup-ei, autonomia-erkidegoan diharduten konpainiarik garrantzitsuenetako batzuekin batera proiekturen bat lantzeko eta bezeroa-hornitzailea formatuko harremanak ezartzeko.

Uztailaren 6an abiarazitako BIND 4.0 programaren lehenengo deialdiak arrakasta handia lortu du, 41 herrialdetako 257 startup aurkeztu baitira, guztira. Aurkeztutako startupen kopuru eta kalitate handiari erreparatuta, hasierako enpresa sustatzaileei Euskadiko beste industria-konpainia batzuk gaineratu zaizkie, hala nola, Fagor Ederlan, Grupo Alcor, Grupo Ulma, Maier edo NEM Solutions. Aurretiaz egindako 52 startupen aurre-aukeraketaren ondoren (horietatik 23 atzerrikoak dira), euskal konpainia handiek 13 statup onenen 18 proiektu hautatu dituzte.

Programaren lehen edizio honetan proiektuak azeleragailuaren barruan garatzeko aukeratu dituzten enpresa sortu berriak 13 izan dira (Arabako bi, Bizkaiko hiru, Gipuzkoako bi, Estatuko beste bi, Frantziako bat, Portugalgo bat, Poloniako bat eta Indiako bat)

Errealitate areagotuan eta errealitate birtualean espezializatuta dagoen Bihartech arabarra CAF-en barruan bere teknologia garatuko du eta Bigda Solutions enpresak GASTEIZKO MERCEDES BENZ enpresarentzat lan egingo du automobilgintzako konpainiaren Arabako instalazioetan.

Lehen deialdi honen emaitzek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Basque Industry 4.0 estrategia tinkatu dute; BIND 4.0 euskal ekintzailetza-ekosistema indartu eta Euskadi industria-ekintzailetza aurreratuaren mapan posizionatzeko asmoz sortu da, euskal industriaren eraginkortasuna eta lehiakortasuna hobetuz eta aberastasuna eta enplegua sortuz.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU