2017, Martxoa 30

BIHARTECH enpresak doako bi aplikazio berri atera ditu euskaraz

BIHARTECH enpresak bi aplikazio berri atera ditu euskaraz Android eta iOS aparatu mugikorrentzat.

Lehenengoak Haur Kantak du izena. 3 eta 9 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta dago, eta hiru joko aurkitu ditzakegu bertan hiru abesti hauekin batekin batera: Ran Rober Ran, Jon Braun eta Plisti plasta. Haurrek hiru abesti horietatik bat entzungo dute, eta, abestiak jotzen duen bitartean, abestiarekin loturiko jolas batean aritu ahal izango da. Gainera, abestiaren letra pantailan ikusi ahal izango dute Karaoke moduan.

Google Play: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.bihartech.musikakutxa&hl=es

App Store: https://itunes.apple.com/us/app/haur-kantak/id1188681810?mt=8

 

Bigarrena Talaimendi da. Jolasa mendizaletasunarekin eta xendazaletasunarekin lotuta dago. Errealitate areagotuaren eta geolokalizazioaren teknologiak erabiltzen ditu Urkiolako, Gorbeiako, Aizkorri-Aratzeko eta Aralarreko parke naturalak ezagutzeko. Hala, parke bakoitzaren ibilbide garrantzitsuenak edo horiek inguratzen dituzten mendiak zein diren aurkitu dezakegu. Anbotoko, Gorbeiako, Aizkorriko eta Txindokiko gailurretatik 360 gradutan eginiko hainbat bisita ditu, eta errealitate birtualeko betaurrekoekin (adibidez, googleren cardboard-ekin) ikus daitezke, bertan egongo bazina bezala sentitzeko. Azkenik, aplikazioak jolas bat du Euskal Herriko mendiei buruz gehien nork dakien jakiteko.

Google Play: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.bihartech.Tailamendi

App Store: https://itunes.apple.com/us/app/talaimendi/id1189647554?mt=8

PARTEKATU