BIC Araba, Trentinoko EBN Congress 2026an presente

Buongiorno Trentinotik!

Joan den astean, Europako berrikuntza eta ekintzailetza komunitatearentzat urteko hitzordu garrantzitsuenetako batean parte hartu genuen: Trentinoko eskualdean, Rovereto eta Riva del Garda italiar herrietan ospatu zen EBN Congress 2026 ekitaldian.

Aurtengo edizioan, kongresua Trentino Sviluppo S.p.A.-k antolatu du, EBN – European Business & Innovation Centre Network sareko Business and Innovation Centre (BIC) anfitrioiak. Egun hauetan, eskualdeko berrikuntza-ekosistema gertutik ezagutzeko, erreferentziazko enpresa-ekimenak deskubritzeko eta Europako ekintzailetza-ekosistemek dituzten erronka eta aukerei buruzko esperientziak partekatzeko aukera izan dugu.

Gainera, kongresua aukera paregabea izan da EBN sareko eta Asociación Nacional de CEEIs (ANCES) elkarteko lankideekin berriro elkartzeko. Edizio honetan, esperientzia BIC Gipuzkoa eta BIC Ezkerraldeko gure lankideekin partekatu dugu, berrikuntza-ekintzailetza sustatzeko elkarrekin egiten dugun lana balioan jarriz.

Trentinotik ideia, ikaskuntza eta harreman berriekin itzuli gara, gure eguneroko jardunean txertatzen jarraituko dugunak, gure lurraldeko startup eta proiektu berritzaileen hazkundea laguntzen jarraitzeko.

Grazie, Trentino, harreragatik eta inspirazioagatik.

Até o próximo ano em Portugal!

Gustatu zaizu sarrera hau? Konpartitu ezazu!

Learn how we helped 100 top brands gain success

bic araba
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.