BIC Araba-k startup-etan inbertsioa sustatzeko tailerraren 3. edizioa abian jarri du
Startup-etan eta ekintzailetza-proiektuetan inbertitzea: aukera interesgarri bat gero eta gehiagorentzat
Startup-etan eta ekintzailetza-proiektuetan inbertitzea gero eta interesgarriagoa da inbertsio-aukerak bilatzen dituztenentzat. Hala ere, teknologia disruptiboak, fiskalitatea, negoziazioaren konplexutasuna eta arriskua bezalako faktoreek zalantzak sor ditzakete pausoa ematerakoan.
Zalantzak argitzeko, funtsezko tresnak eskaintzeko eta metodologiak ezagutzeko asmoz, BIC Arabak inbertsiorako tailer bat antolatu du berriro, sektore honetan esperientzia duten edo ez duten pertsona guztientzat diseinatua.
3. edizioa hiru saiotan egingo da (otsailaren 27an eta 28an eta martxoaren 13an). Saio horietan, startup-etan eta inbertsioetan eskarmentu handia duten adituek ekintzailetzarekin lotutako harremanak, aukera-analisiak, bazkide-hitzarmenen negoziazioa eta errentagarritasunaren jarraipena bezalako gaiak landuko dituzte.
Azken saioa, martxoaren 13koa, inbertsio-foro batekin amaituko da. Bertan, benetako proiektuak aurkeztuko dira, parte-hartzaileei kasu zehatzetan sakontzeko eta inbertsio-aukerak aztertzeko aukera emanez.
BIC Araba, Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak parte hartzen duten erakunde publikoak, teknologia oinarri duten enpresa-ekimenak sortu eta sendotzen laguntzen duena, inbertsio tradizionalen alternatiba hauek ezagutzea ezinbestekotzat jotzen du. “Etorkizuneko gure enpresa-ehuna babestea da kontua, eta egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, startup batean inbertitzea aukera interesgarria izan daiteke”, adierazi du David Montero BIC Arabako zuzendariak.
Kasu praktikoen, saio interaktiboen eta analista, inbertitzaile eta ekintzaile ospetsuen ezagutzaren bidez, ikastaro honek startup-en munduan konfiantzaz eta arrakastaz inbertitzeko beharrezko metodologia eta estrategiak eskaintzen ditu.
Nori zuzendua: Startup-etan eta ekintzailetza-proiektuetan inbertsioa aztertzeko interesa duten pertsonentzat, esperientzia-maila edozein dela ere.
Plaza mugatuak: Profil objektiboaren arabera hautatu eta berretsiko dira.
Prezioa: 100 € + BEZ, bazkariak barne. Ordainketa aukeraketa egin ondoren egingo da.
Informazio gehiago eta izen-emateak hemen: https://www.bicaraba.eus/eu/evento/startup-etan-eta-ekintzailetza-proiektuetan-inbertitzeko-3-tailerra-otsailaren-27-28-eta-martxoaren-13an-2/
Hizlariak:
PARTEKATU