BIC Araba 4YFN 2026n

Aste honetan gure lankide Izaskun Ruiz de Apodaca eta Maitane Txabarri 4YFN (Four Years From Now) ekitaldian parte hartzen ari dira. Ekosistema ekintzailearentzat nazioarteko erreferentziazko ekitaldi hau Bartzelonako Mobile World Congress ekitaldiaren barruan egiten da, eta bertan gure startupak —Data Value Management, The Pulse, VYNE HR, FitWoody_Camp eta Kimaiwi— laguntzen ari dira, inbertitzaileekin, partnerrekin eta lankidetza-aukera berriekin konektatzeko hitzordu garrantzitsu honetan.

Urtero, 4YFN ekitaldiak mundu osoko milaka startup, inbertitzaile, korporazio eta berrikuntza-ekosistemako eragile biltzen ditu. Horrela, espazio estrategiko bihurtzen da irtenbide teknologikoak aurkezteko, negozio-ereduak balioztatzeko eta nazioarteko hazkunde-aukera berriak sortzeko.

Euskadi – Basque Country standean, “Startup Innovation Land” lelopean, hiru lurraldeetako (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) eragile eta proiektuen presentziarekin, hainbat aurkezpen, pitch saio eta mahai-inguru egin dira, lurraldeko talentu ekintzailea ikusgarri egiteko.

Antolatutako jardueren artean, Arabako startupen solasaldia nabarmendu da. Bertan parte hartu dute Ander Larrinagak (Arabako Foru Aldundia), Maitane Txabarrik (BIC Araba), Francisco de Borja Balparda de Marcok (Data Value Management), Iván Lorenzo Aliendek (VYNE HR) eta Patricia Bedoyak (FitWoody_Camp). Saioan zehar, ekintzailetzari, berrikuntzari eta enpresa-hazkundeari buruzko esperientziak partekatu dira, baita startup-ek garapenaren lehen faseetan aurrez aurre dituzten erronkak eta aukerak ere.

Egun hauetan osasunaren, adimen artifizialaren, industria adimendunaren, zibersegurtasunaren eta jasangarritasunaren arloko proiektuak balioan jarri dira, euskal ekosistema ekintzailearen aniztasuna eta potentziala erakutsiz.

Nazioarteko topaketa mota hauetan parte hartzeak startup-ei aukera ematen die kontaktuen sarea zabaltzeko, inbertsio-aukera berriak aztertzeko eta beren soluzioak merkatu globalean kokatzeko, Eusko Jaurlaritzaren eta hiru foru aldundien babesarekin.

BIC Araban lanean jarraitzen dugu lurraldeko startupen hazkundea bultzatzeko, haien garapenean lagunduz eta nazioarteko berrikuntza-ekosistemarekin konektatzen lagunduz.

Gustatu zaizu sarrera hau? Konpartitu ezazu!

Learn how we helped 100 top brands gain success

bic araba
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.