2016, Uztaila 7

Bi emakume ingeniari gazteren Rtech proiektuak Silicon Valleyra bisitatuko du YUZZ Araba programari esker

Marina Benedet eta Eztizen Herreroren ideia da munduko berrikuntzaren ekosistema handienera joateko aukeratu den 49etako bat

Marina Benedet eta Eztizen Herrero ekintzaileen Rtech proiektuak irabazi du Arabako YUZZ programa. CISEk (Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroa) sustatzen du YUZZ programa, eta Espainiako 48 zentrotan egiten da; horietako bat, Yuzz Araba, BIC Arabak eta Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak koordinatzen dute SPRIren laguntzarekin.

Saria Silicon Valleyrako bidaia da; mundu luze-zabaleko berrikuntzaren ekosistema handiena da, eta urrian hara joango dira Espainiako gainontzeko zentroetako irabazleekin batera. Esperientziaren helburua, gazte ekintzaileak inspiratu eta sustatzea da, euren startup-en garapena bizkor dezaten; horretarako, zenbait konexio eskainiko dizkiegu euren proiektuak nazioartekotzeko eta finantzaketa lortzeko.

Programaren barruan, zenbait enpresa bisitatuko dituzte, ondokoak, besteak beste: Google, LinkedIn edo Facebook. Gainera, ospe handiko zenbait unibertsitatek eskainitako hitzaldietara joango dira (adibidez, Berkeley edo Standford). Horrez gain, 49 irabazleek Spain Tech Center (STC) bisitatu ahal izango dut; oinarri teknologikoko zenbait ETEri nazioartekotze prozesua bizkortuz munduko ingurune dinamiko eta lehiakorretako batean ezartzen laguntzea du helburu aipatutako zentroak.

Estatu Batuetatik itzultzen direnean, egileek euren proiektuak aurkeztuko dituzte YUZZ Programaren entitate laguntzaileen ordezkariek osatutako epaimahaiaren aurrean. Hiru ekintzaile onenek sari ekonomiko bat jasoko dute (30.000 euro, 20.000 euro eta 10.000 euro), euren proiektuak gara ditzaten.

Arabako proposamen onenak

Bi gazte ekintzaileen ideia, Rtech izenekoa, trazabilitatea hobetzeko zenbait konponbide eskaintzean eta enpresa txiki eta ertainetan TFID erabiliz erradiofrekuentzia bidez inbentarioak kudeatzean oinarritzen da.

Arabako YUZZ zentroak beste bi ekimen aukeratu ditu, eta irabazlearekin batera, sari gehigarri bat jasoko dute: BIC Arabako instalazioetan eremu bat izango dute doan sei hilabetez, baita proiektuak garatzeko aholkularitza espezializatua ere.

Hortaz, bigarrena SeeyouZoom proiektua izan da, Mikel Hervasena eta Josune Rodriguezena. Internet bidez ikus daitezkeen eraikinen eta gaurko, iraganeko eta etorkizuneko eremuen 3 dimentsiotako birsorpen eta ibilbide birtual interaktiboen programa bat da. Josune Rodríguez aukeratu dute, hain zuzen, YUZZ Emakumea sari nazionala jasotzeko. EY FUndazioak babesten du saria, eta 20.000 euroko finantzazioa jasoko luke, baita proiektua gauzatzeko laguntza ere.

Javier Prietoren MuBegies-Mugarik Gabe Tecnologies proiektuak jaso du hirugarren saria. Gizarte-ekintzailetzako proiektu horrek 3 Axis ekoizten ditu: gurpil-aulki at da, eta pertsona bertikalean joan daiteke, tolesgarria, arina eta motorra jartzeko modukoa da.

Gogoratu beharra dugu Ainhoa Cid ekintzaile arabarrak jaso zuela YUZZ 2015eko Sari nazionala. Karten Space zen bere proiektua, eta egun BIC Araban gauzatzen du.[:][/fusion_builder_column][/fusion_builder_row][/fusion_builder_container]

PARTEKATU