2019, Urria 9

Azeleratu zure Enpresa CERN Teknologiekin, GARAIA Parke Teknologikoan

Datorren urriaren 22an, asteartean, GARAIA Parke Teknologikoan, jardunaldi ireki bat egingo da, CERN (European Organization for Nuclear Research) teknologien erabilera hurbiltzeko eta bideratzeko helburuarekin, enpresa jarduera berriak azeleratzeko. Gai zerrenda hemen deskargatu daiteke gai zerrenda.

Ekitaldian INEUSTAR-Pioneers programa aurkeztuko da, horren helburua izanik, SPRIren eskutik, Euskal Autonomia Erkidegoan industri jarduera berriak sustatzea eta laguntzea, CERN teknologien bitartez, izan ere, teknologia horiek sektore eta aplikazio ugaritara transferitu daitezke oso modu errazean.

Jardunaldian programaren ezaugarri nagusiak erakutsiko dira, eta ekimen berriak aurkezteko gidalerroak emango dira. Halaber, eskuragarri dauden CERN tresnak eta teknologiak erakutsiko dira. Halaber, parte hartzaileek aukera izango dute programan jardun duten eta horretan diharduten enpresetako arduradunekin interakzioan aritzeko, baita ekimenaren koordinatzaileekin ere: CERN, INEUSTAR eta BIC Araba

Egitasmoa aurkezteko, CERNeko teknikariek zein INEUSTAReko eta Euskadiko BICetako langileek parte hartu eta teknikoki lagunduko dute.

Jardunaldia oso interesgarria izango da ekintzaileentzat, I+G zein enpresa dibertsifikazioko departamentuetako arduradunentzat, enpresa berri bat sortu nahi duten ikasle zein gazte tituludunentzat, arazo tekniko jakin bat konpondu nahi duten Start-Upentzat…

Ekitaldia irekia izango da publiko guztientzat, eta guztiz doakoa izango da. Joateko, aurrez izena eman behar da, esteka honen bitartez: izena emateko esteka


EGITARAUA

10:00 – 10:15 Parte hartzaileen harrera

10:15 – 10:25 Ongietorria

10:25 – 10:50 Sarrerako aurkezpen laburrak: INEUSTAR, CERN eta Instalazio Zientifiko Handietan garatutako Teknologiak Gizarteari Transferitzea.

  • Erik Fernandez, INEUSTAReko zuzendari nagusia
  • Ash Ravikumar, CERNeko Knowledge Transfer Dibisioa

10:50 – 11:20 Ineustar-Pioneers rogramaren aurkezpena

  • Leonor Mendoza, INEUSTAReko proiektu kolaboratiboen arduraduna
  • Maitane Txabarri, BIC Arabako Project Manager

11:20 – 11:40 CERN Teknologien aurkezpena

  • Ash Ravikumar, CERNeko Knowledge Transfer Dibisioa

11:40 – 12:30 MAHAI INGURUA

  • Kasu praktikoen aurkezpena, eztabaida eta galderak: Orvium eta Cadinox

12:30 – 12:45 Itxiera

12:45 – 14:00 Aperitiboa eta Networking

PARTEKATU