Finantzaziorako laguntzak
NEOTEC
Teknologia-oinarria duten enpresa berriak sortzen eta finkatzen laguntzea.
325.000 eurora arte
Onuradunak
3 urte baino gutxiagoko enpresak, euren negozio-estrategia teknologiaren garapenean oinarritu badute ; horretarako, berezko I+G lerro batzuk sortuko dituzte.
Helburua:
Espainian teknologia-oinarria duten enpresa berriak sortzen eta finkatzen laguntzea.
Onuradunak
3 urte baino gutxiagoko enpresak, euren negozio-estrategia teknologiaren garapenean oinarritu badute (enpresa ezberdintzeko faktore lehiakorra teknologiak izan behar du); horretarako, berezko I+G lerro batzuk sortuko dituzte. Ez dira egokiak izango batez ere beste batzuentzako zerbitzuetan oinarritzen diren negozio-ereduko enpresak ez badute berezko teknologia garatzen.
Zenbatekoa
Aurrekontuaren %70ra arteko dirulaguntzak, onuradun bakoitzak 250.00€raino. Berritasun gisa, jarduketetan gutxienez doktore bat kontratatzea sartzen bada, jarduketaren aurrekontu hautagarriaren % 85 finantzatu ahal izango da, eta diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 325.000 eurokoa izango da enpresa onuradun bakoitzeko.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
– Ekipoetan inbertsioak
– Eskulana
– Materialak
-Kanpo lankidetzak
-Beste gastuak
Araudia
https://www.cdti.es/ayudas/ayudas-neotec-2024
Eskaera epea
Itxita (Irekita 2024ko maiatzaren 10ra arte).