Ayudas a la creaciónSorkuntzarako laguntzak
Gasteizko udalerrian Enpresak sortzeko eta sendotzeko laguntza ekonomikoak
Enpresa sortu berrien proiektuak eta inbertsioak egiteko laguntzak
8.000 eurora arte
Onuradunak
Enpresa pribatuak: Vitoria-Gasteizen kokatzen diren eta irabazi asmoko jardueraren bat egiten duten enpresa txikiak, edozein era juridikoa dutela.
Helburua
Enpresa berriek —Ekonomi Jardueren gaineko Zergan 2019ko uztailaren 1az geroztik alta emandakoak— gauzatzen dituzten proiektu eta inbertsioetarako emango dira laguntzak deialdi honen baitan.
Onuradunak
Enpresa pribatuak: Vitoria-Gasteizen kokatzen diren eta irabazi asmoko jardueraren bat egiten duten enpresa txikiak, edozein era juridikoa dutela.
Zenbatekoa
Diruz lagun daitezkeen gastuen % 40ra arte. Enpresa onuradun bakoitzari urteko eman ahal zaioen diru-laguntza gehien jota 8.000 eurokoa da.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
— Eratzeko gastuak: erregistroa, notarioa, aholkularitza, udalaren jarduera-lizentzia eskuratzeko proiektu teknikoak.
— Abiarazteko gastuak: bideragarritasun-azterlanak, markak erregistratzea, irudi korporatiboa eta web-orria diseinatzea, prototipoak diseinatu eta fabrikatzea.
— Enpresa sortzeko beharrezkoak diren aktibo finkoko elementuetako inbertsioak: diru-laguntza jasoko duen jarduerarako berariazko instalazio teknikoak, makinak eta proiektuari lotutako bestelako ekipamendu-ondasunak, lanabesak, altzariak, informatika-tresnak, ibilgetu immateriala (jabetza industriala, informatika-aplikazioak).
Eskatzeko epea
Itxita (Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 15tik ekainaren 28ra egon zen irekita)
Araudia
Informazio gehiago
bicaraba@bicaraba.eus
945298282