Finantzaziorako laguntzak

Fast Track Innobideak

Itxita

ETEetan berrikuntza sustatzera bideratutako dirulaguntza

250.000 eurora arte

Onuradunak
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden produktu-prozesu industrialeko ETE industriak eta zerbitzuetakoetan produktuaren eta/edo prozesuetan.

Helburua

ETEetan berrikuntza sustatzera bideratutako dirulaguntza.

Onuradunak

ETEak izatea, 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EB Batzordearen Gomendioaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera industrialerako edo produktu-prozesu industrialekin lotutako zerbitzuak eskaintzeko zentro bat badute. Aurkeztutako proiektuak zentro horretan eragina izan beharko du, eta diruz laguntzen den jarduera bertan egin beharko da.  Euskadiko Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren dagokion epigrafean alta emanda badaude. Epigrafe hori kontuan hartuko da enpresaren jarduera artikulu honetako 1. atalean adierazitako programaren xede-jardueraren batekin bat datorren zehazte.

Zenbatekoa

Enpresak 250.000 €-rainoko diru-laguntza jaso dezakete.

Diruz lagun daitezkeen gastuak

1. ildoa: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana Euskadi 2030 barruan dauden espezializazio arloetan mota hauetako proiekturen bat egitea (https://www.euskadi.eus/pcti-2030/web01-a2pcti30/ es/):

I.– Produkturako eta produkzio-prozesurako TRL altuak (TRL 7-9) garatzea. Proiektu horietan, besteak beste, jarduera hauek sartzen dira: erakusteko jarduerak, proiektu pilotuak egitea, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak probatu eta baliozkotzea, funtzionamenduaren baldintza errealak adierazten dituzten inguruneetan, eta sistema oso eta ingurune errealeko ziurtagiri baterako probak eta erakustaldiak.

II.– Produkturako eta produkzio-prozesurako teknologiak gehitzea. Produktu eta/edo prozesu berriak/nabarmen hobetuak sortzen lagunduko duten soluzio teknologiko bat edo batzuk onartzeko, integratzeko eta erabiltzeko proiektuak.

III.– Negozio-prozesuetarako metodologiak txertatzea. Metodo berriak edo lehendik dauden metodoen erabilera edo konbinazio berriak onartu, integratu eta erabiltzeko proiektuak, prozesu berriak/nabarmen hobetuak ezartzeko.

IV.– Negozio-ereduetan. Negozio-eredu berriak diseinatu eta abian jartzeko proiektuak, enpresak gaur egun edo etorkizunean saltzen dituen produktu eta zerbitzu nagusiak sortu eta hobetzeko, bere xede eta helburu estrategikoak lortzeko.

2. ildoa: berrikuntza sustatzeko mota hauetako ekintza osagarri gakoren bat egitea, 2. artikuluan definitutakoaren arabera:

I.– Kudeaketa Aurreratua- Kudeabide.

II.– I+G+b arloaren babesa eta balorizazioa.

III.– I+G+b arloaren nazioartekotzea.

Eskatzeko epea

Itxita (Eskaerak aurkezteko epea  2024ko maiatzaren 30an itxi zen)

Araudia

https://www.spri.eus/laguntzak/fast-track-innobideak/

Informazio gehiago

bicaraba@bicaraba.eus

945298282

Sustatzailea

spri logo