Finantzaziorako laguntzak

Ekintzaile +

Itxita

Itzuli beharrik gabeko laguntzak, hazteko ahalmen handia duten enpresa txikien hazkunde azkarra ahalik eta gehien bizkortzeko beharrezkoak diren gastuei laguntzeko

100.000 eurora arte

Onuradunak
EAEn jarduera-zentro bat duten enpresa sortu berriak (2020ko urtarrilaren 1etik aurrera), Enpresa Plana gauzatzeko funtsezko gastuak finantzatu behar dituztenak: talentua duten pertsonak kontratatzea, kanpoko aholkularitza teknikoa, alokairuak, jabetza industriala eta proiektuaren sustapena.

Helburua:

Oinarri hauen xedea da arautzea zer laguntza emango zaien produktu-prozesuari lotutako enpresa-proiektu berritzaile edo teknologia-oinarrikoei, industria-proiektu edo zerbitzu berriei eta ezagutza intentsiboko enpresa-proiektu berriei Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), 2024an, enpresa abian jartzeko fasean.

Onuradunak

Laguntzaren onuradun izan ahalko dira EAEn gutxienez jarduera-zentro bat duten pertsona juridikoak, «Business Innovation Center» (BIC) baten tutoretzapean egin den Enpresa Plan bat dutenak edo BIC baten oniritzia jaso dutenak Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen den oina- rri teknologikoko edo industria-arloko proiektu berritzaile bat dutelako, edota produktu-prozesuari lotutako zerbitzuen edo ezagutzan trinkoa den enpresa-proiektu berritzaile bat dutelako. Sortu berriak izatea, hau da, 2021ko urtarrilaren 1etik aurrera eratu, eta –derrigorrezkoa izanez gero– Merkataritza Erregistroan (edo antzeko erregistroan) inskribatutako enpresak izatea.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

  • Langile berriak kontratatzeko gastuak. Langile berriok, bestalde, ezin dira izan talde sustatzailekoak, zeina proiektuaren garapenarekin lotuta baitago.
  • Kanpo-lankidetza eta aholkularitza tekniko adituak, proiektuaren garapenari berariaz lotuak.
  • Higiezinen alokairu berrien gastuak, laguntza osorik eskatu ondoren formalizatu eta sortuta- koak.
  • Patenteak eta jabetza industrialeko beste eskubide batzuk eskatzeko eta mantentzeko gas- tuak, bai eta erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak ere.
  • Proiektua sustatzeko eta hedatzeko gastuak.

Eskaera epea

Irekita 2024ko ekainaren 10era arte.

Araudia

Ekintzaile + Laguntza

Sustatzailea