Hazkunderako laguntzak
Berrikuntza Funtsa
Berrikuntza poiektuak finantziatzeko laguntza
600.000 eurora arte
Onuradunak
ETEak, jarduera berritzaile bat egiten dutenak eta finantzaketa erabiliko dutenak honako hauek ekoizteko edo egiteko: produktu berriak edo nabarmen hobetuak eta prozesu edo zerbitzu berritzaileak, akats teknologikoa edo industriala izateko arriskua dutenak.
Helburua
Epe luzerako funtsa berrikuntza-proiektuak finantzatzeko, Elkargik % 100ean abalatutako maileguak emanda.
Onuradunak
Euskal Autonomia Erkidegoko edo Estatuko gainerako lurraldeko enpresa txiki eta ertainak (ETEak), jarduera berritzaile bat egiten dutenak eta finantzaketa erabiliko dutenak honako hauek ekoizteko edo egiteko: produktu berriak edo nabarmen hobetuak eta prozesu edo zerbitzu berritzaileak, akats teknologikoa edo industriala izateko arriskua dutenak.
Finantzaketaren helburua
- Ibilgetu materiala (lurrak eta eraikuntzak izan ezik), ibilgetu immateriala eta aktibo zirkulatzailea.
- Proiektuak garatzen dituzten pertsonei dagozkien langile-gastuak.
Maileguaren baldintzak
Finantzatzailea: Berrikuntza-funtsa
Zenbatekoa: 155.000 € eta 600.000 € artean
Interes-tasa: %2,1 finkoa (%1,2 + Elkargi abalaren % 0,90eko komisioa)
Epea: 5 urte
Gabealdia: 1 urte
Kuotak: hilerokoak edo hiru hilean beingoak
Amortizazio-hautabideak:
- Gabealdia lehen urtean eta urteko % 25 lineala
- Gabealdia lehen urtean, % 10 bigarren urtean eta urteko % 30 lineala gainerakoetan
% 30erainoko azken kuotarako (bullet) aukera
Abalaren baldintzak
Formalizazio-komisioa: %0
Partaidetza sozialak harpidetu eta ordaintzea: Abalatutako eragiketaren zenbatekoaren % 4. Haren kitapen erregularra egiteko unean itzultzeko
Ez da inolako komisiorik aplikatuko kitapenaren edo amortizazio aurreratuaren ondorioz, ezta gastu gehigarririk ere