Hazkunderako laguntzak
Araba InterKOOP
Internazionalizaziorako laguntza
60.000 eurora arte
Onuradunak
Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainek, ekoizpen edo zerbitzu zentroren bat Arabako Lurralde Historikoaren barruan daukatenek. Sortu zenetik eskaera egiten duen egunera gutxienez urtebete igaro behar da.
Helburua
Laguntza ematea Arabako enpresa txiki eta ertainen nazioartekotze prozesuetan lankidetza sustatzeko proiektu eta/edo ekintzak egiteko, bai eta Arabako enpresek lankidetzan jardun dezaten ere, kanpora batera irten daitezen. Horretarako, dirulaguntzak emango dira, lehiaketa bidez.
Onuradunak
Zenbatekoa
- Arabako bi enpresak edo gehiagok parte hartzen duten nazioarteko lankidetza-proiektu batean bildutako ETEak, edo erakunde bultzatzaile batek gidatutako proiektu batean integratzen direnak: diruz lagundu daitekeen gastuaren ehuneko 60.
- Nazioarteko lankidetza-proiektu baten erakunde bultzatzaile liderrak: diruz lagundu daitekeen gastuaren ehuneko 80. Erakunde bultzatzailearen diruz lagundu daitekeen gastua – irabazi-asmorik gabeko erakundeak izan ezik – ezingo da izan diruz lagundu daitekeen aurrekontu osoaren ehuneko 50 baino handiagoa.
- Enpresen nazioarteko sustapenean esperientzia egiaztatua duten irabazi-asmorik gabeko erakundeak: diruz lagun daitekeen gastuaren ehuneko 60.
- Nazioarteko lehiaketen edo lizitazioen prozesuetan sartzeko proiektuak: diruz lagun daitekeen gastuaren ehuneko 60.
- Nazioartekotze-proiektu indibiduala duten ETEak: diruz lagundu daitekeen gastuaren ehuneko 40.Dirulaguntzaren gehieneko mugak honako hauek izango dira:
- Arabako ETEen lankidetza-proiektuetarako edo enpresen nazioarteko sustapenean esperientzia egiaztatua duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen proiektuetarako: 60.000,00 euro proiektu eta deialdi bakoitzeko.
- Erakunde bultzatzaile batek gidatutako lankidetza-proiektuetarako: 120.000,00 euro proiektu eta deialdi bakoitzeko.
- Nazioarteko lehiaketen edo lizitazioen proiektuetarako: 10.000,00 euro proiektu eta deialdi bakoitzeko.
- ETEen banakako proiektuetarako: 30.000,00 proiektu eta deialdi bakoitzeko.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
a) Lankidetzan jardungo duten ETEak
— Arabako ETEen arteko lankidetza prozesuak, nazioarteko bihurtzea helburu dutenak (hasierako fasea zein merkatu berrietara sartzea).
— Honako hauek egitea: nazioartekotze plan estrategikoak, merkatu azterketak, bideragarritasun tekniko-ekonomikoa, marketina eta abar.
— Aholkularitza ematea gai hauetan: legeak, zuzenbidea, zergak, finantzak eta abar.
— Produktuaren homologazio teknikoak eta egiaztapenak, tokiko merkatuetan.
b) Trakzio erakundeak
— Trakzio erakundeak aholkularitza ematea ETEei, kanpora irekitzeko eta merkatu eta jarduera berrietara gerturatzeko planetan.
— Enpresen arteko lankidetza ekintzetan laguntzea, kanpo merkatuetara sartzeko estrategiatzat hartuta.
— Trakzio erakundeak ETEei lagun egitea merkatu berrietara hurbiltzean eta dibertsifikatzean.
— Nazioarteko egitura plataformetara sartzea.
— Aliatu edo laguntzaile izan daitezkeenen edo Arabako enpresen nazioarteko bazkideen alderantzizko misioei loturiko ekintzak.
— Oro har, Arabako ETEei kanpora irekitzen lagunduko dieten ekintzak.
Eskatzeko epea
Itxita (Irekita 2024ko ekainaren 20era arte)
Araudia
https://egoitza.araba.eus/eu/-/solicitar-programa-interkoop
Informazio gehiago
bicaraba@bicaraba.eus
945298282