Games Academy Amurrio
2022, Ekaina 15

Aurretik ezagutzarik izan gabe bideo-jokoak egiten ikasteko bi tailer antolatu ditu Games Academyk Amurrion

Amurrio Bidean-ekin lankidetzan, Euskadin bideo-jokoaren industria sustatzeko Gasteizko Campusaren F2P ekimenak, 14 urtetik gorako gazteentzako tailerrak antolatu ditu bigarren urtez, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, El Reforreko instalazioetan.

 

Amurrio Bidean-ek eta euskal erakundeek, Gasteizko F2P Campusaren bitartez, Euskadin bideo-jokoaren industria sustatzeko eta gazteenen artean bokazio berriak sortzeko bultzatutako Games Academy ekimenak, bigarren urtez jarraian, hastapen-tailer bat antolatu dute ekainaren 30ean, eta beste bat aurreratuagoa uztailaren 1ean. Bi tailerrak 10:00etatik 14:00etara izango dira, El Reforrek Amurrion dituen instalazioetan.

Aldez aurretik ezagutzarik izan gabe bideo-jokoak sortzeko tailer horien helburua bertaratutakoei aurretik eskura izan ez dituzten tresnen erabilera hurbiltzea da. Helburua bideo-jokoen garapenera modu errazean hurbiltzea da. Bestalde, parte-hartzaileek bideo-jokoen lehen mailak, mekanikak eta menuak sortu ahal izango dituzte, oso tresna bisual errazak erabiliz, eta, horrela, lehen hartu-eman atsegina eta erraza izango dute bideo-jokoen munduarekin. Gainera, hutsetik hasita joko bat egin ahal izango dute.

“Tailerren helburua bertaratutakoen jakin-mina eta interesa piztea da, erabiltzen ikasiko dituzten doako tresnekin etxetik bideo-jokoak egiten eta ikasten jarraitu ahal izan dezaten. Azken batean, mundu mailan eta gure herrialdean etengabe hazten ari den sektorean bokazioa piztea da helburua”, Games Academy-tik azaldu dutenez.

Bideo-jokoak goraka ari diren sektoreak dira, eta finkatuta dauden lurraldeetan negozio-gaitasuna eta aberastasuna sortzeko ahalmena era esponentzialean handitzen dute urtero. Azken ikerketen arabera, Espainian dauden 435 estudioek 1.105 milioi euro baino gehiago fakturatu zituzten 2020an, aurreko urtean baino %20 gehiago, eta 7.500 pertsona baino gehiagori eman zieten lana. Datozen urteetarako hazkunde-aurreikuspenak ikusgarriak dira; izan ere, 4 urte baino gutxiagoan fakturazioa bikoiztu egingo da, ia 2.300 milioi eurora iritsiz, eta 11.000 pertsona baino gehiagori emango die enplegua. Bideo-joko horiek diseinatzeko eta garatzeko behar diren profilak askotarikoak dira, eta horrek esan nahi du sektore horretan interesa duten gazteek aukera ugari izango dituztela.

 

Doako izen-ematea

Tailerrak doakoak dira, baina aldez aurretik izena eman beharko da Amurrio Bidean-en, inprimaki honetan: https://forms.office.com/r/FB87dQhtSX. Kontsultak egiteko deitu edo idatzi Whatsapp bitartez 945891721 telefono-zenbakira. Ekainaren 30ean hastapen-tailerra egin nahi dutenek ez dute gaiari buruzko aldez aurreko ezagutzarik izan beharko. Bestalde, uztailaren 1ean egingo den tailer aurreraturako, parte hartu nahi duten pertsonek aurtengo edo iazko hastapen-tailerretik igarota egon edo Unreal programa ezagutu beharko dute.

 

Taller GAMES ACADEMY 2022 Amurrio Bidean

 

PARTEKATU