Basquerville Jaialdia, enpresa-berrikuntza diseinuaren eta teknologiaren bidez bultzatzeko ekitaldi profesionala, SPRI Enpresa Digitala eta BIC Arabak antolatuta, eta EIDE (Euskal Diseinuaren Elkartea) eta DIGAren (Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkartea) lankidetzarekin, berriro egingo da urriaren 9an, 10ean eta 11n Gasteizen.
Ekitaldi honek berrikuntza, sormena eta etorkizuneko joerak batzen ditu, diseinu eta garapeneko profesionalentzako ez ezik, teknologiaren zaleentzako ere topagune bihurtuz. Hirugarren edizio honetan, programazioak hitzaldiak, tailerrak eta tokiko, estatuko nahiz nazioarteko diseinu eta sormeneko profesionalen beste jarduera batzuk barne hartzen ditu.
AGENDA
URRIAK 9 OSTEGUNA
- Arrate García-Ardanaz
- Nerea Beunza
- Ainara Urkijo
- Josu Larrea
- Julen Beloki
- MAHAI INGURUA
URRIAK 10 OSTIRALA
URRIAK 11 LARUNBATA
BASQUERVILLE-ra joateko hainbat aukera daude: online eros daiteke eguneko sarrera (30 €), bi eguneko hitzaldi-bonua (50 €) edo tailer batean plaza erreserbatu (30 € / tailer).
Informazio gehiagorako: https://basquerville.eus/