Arabako zortzi startup daude BIND 4.0 programako finalisten artean
BIND4.0 azelerazio-programaren bigarren edizioak martxan jarri du startup-ak aukeratzeko prozesua. Programako 27 enpresa kolaboratzaileek aukeratuko dituzte programan parte hartuko duten startup finalistak, baterako lankidetza-proiektu bat definitzeko aukera izateagatik.
Finalisten artean munduko edozein txokotako startup-ak daude, eta guztiek industriaren eremuan aplikatzeko aukera daukaten teknologia berrietan oinarritutako zerbitzuak eta/edo produktuak eskaintzen dituzte, produktuaren/zerbitzuaren konfigurazioa azkentzeko bidean nahiz dagoeneko merkatuan daudenak. Startup-ak goi-mailako bezero industrialekin harremanetan jartzea bermatzen duen munduko lehenengo azeleratzailea da BIND 4.0. Arabako finalisten artean honako startup hauek daude:
- Globe Testing
- Jakincode
- Karten Space
- Lis Solutions
- Mizar Adittive Manufacturing
- Oboid
- Optimitive
- Optimus 3D
50 finalista horiek Basque Industry 4.0 ekitaldian stand bat izateko aukera izango dute, euren proiektuak aurkeztu eta enpresekin batzartzeko. Basque Industry 4.0 datorren azaroaren 22an egingo da Donostiako Kursaalen. Zorionak guztioi!
PARTEKATU