2014, Abendua 2

Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak bere 25. urteurrena ospatuko du ospakizun hori posible egin duten erakunde eta enpresekin batera

CEIAk, Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak, 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi bat antolatu du abenduaren 4rako, osteguna. 19:00etatik aurrera, Arabako Teknologi Parkeko eraikin zentralean harrera egingo zaie CEIAren ibilbideari lagundu dioten erakundeetako eta enpresetako ordezkariei.

CEIAko presidente Aitor Urzelaik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, Arabako Ekonomia Sustapeneko diputatu José Zuritak eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Miguel Garnicak hartuko dute parte ekitaldian.

CEIArekin lotura izan duten, edo oraindik duten, enpresa batzuen esperientziatik abiatuta, ibilbide bat egingo dugu arabar ekintzaileak sustatzeko eta laguntzeko egin dugun 25 urteko historiatik.

Enpresa-sustapena

CEIA (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea) 1998. urtean sortu zen, eta ondokoen partaidetza du: Eusko Jaurlaritza (SPRIren bitartez), Vitoria-Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia. Hasiera-hasieratik, enpresa-ekimenak sustatzeko egin du lan, jarduera ekonomikoari laguntzearren eta enplegua sustatzearren.

25 urteotan, oinarri teknologia duten eta berritzaile diren 261 enpresa sortzen lagundu du, baita proiektuaren hainbat urratsetan lagundu ere: bideragarritasun-azterketa egiten, laguntza publikoen kudeaketaren inguruan aholkatzen, enpresa-trebakuntzan eta kokapenean, besteak beste.

Arabako Teknologia parkean 2.700 metro karratuko eraikina du CEIAk, eta enpresa berrien sehaska da, bai industria-jarduera bat egiten duten enpresena, bai bulego bat behar dituzten enpresena. Horrez gain, sehaska aurreko eta

Coworking eremua badu, enpresaren hasierako urratsean baterako bulego moduan. Gaur egun, CEIAko sehaskak 32 enpresa-proiektu ditu.

CEIAren babespean jaiotako enpresa guztiak ondoko ezaugarria dute: berrikuntza, prozesuei, produktuei edo merkataritza-estrategiei dagokienez. Sustatzaile gehienek kualifikazio handia dute.

PARTEKATU