2017, Azaroa 29

Araba ekinean webgunea eta irudi korporatiboa estreinatu ditu

Arabako Foru AldundiakVitoria-Gasteizko Udalak eta BIC Arabak gaur aurkeztu dutewww.alavaemprende.com webgunea. Atari gisa sortua izan da, eta Araban sortzen diren ekintzailetzarekin lotutako eduki guztiak biltzen ditu. Araba Ekinean ekitaldiko webgunea –orain arte ekitaldiari berari buruzko informazioa biltzera mugatu dena– ordezkatuko du, eta benetako atari bat bihurtuko da aurrerantzean, bertan ekintzailetzan nola eta non aritzeari buruzko informazioa aurkitu ahalko delarik. Horixe argitu dute Sustapen Ekonomikoko diputatu Pilar García de Salazarrek, Sustapen Ekonomikoko zinegotzi Nerea Melgosak eta BIC Arabako David Monterok.

Horrela, atari berri horrek informazioa biltzen du ekintzailetzan aritzeko unean laguntzen duten agenteei buruz, baita agente horiek ekintzaileei zein gaitan lagun diezaieketen ere; orain arte hainbat erakundetako webguneetan sakabanatuta zeuden laguntza eta diru-laguntza guztiak biltzen ditu; enpresa-proiektu berriek beren lehen urratsak egiteko egokiak diren lekuak, hala nola enpresa-haztegi edo -zentroak; agenda oso bat, ekintzailetzan aritzen denarentzat ikastaro, jardunaldi edo hitzaldi interesgarriekin; eta Arabako enpresei eta Arabako Foru AldundiakGasteizko Udalak eta BIC Arabakbultzatutako ekimen hori osatzen duten agenteei berei buruzko albisteak.

Era berean, Araba Ekinean ekimenak identitate korporatibo berria estreinatzen du marka hori indartzeko. Modernoagoa, egungoagoa eta dinamikoagoa da Araba Ekinean ekimenaren identitate grafiko berria, ekintzailetzaren balioak bildu nahi ditu Arabako lurralde historikoan, eta ekimenaren beraren eta haren ekosistema digitalaren posizioa indartu ekintzailetzaren inguruko elkargune gisa.

PARTEKATU