2020, Urria 5

Araba Ekinean ekimenak startup eta proiektu ekintzaileetan inbertitzen hasteko lehenengo tailerra antolatu du urrirako

Hizlarien taldea nazioko 20 pertsona ospetsuk osatuko dute gutxi gorabehera, proiektu berriei lotutako ekintzailetzaren, inbertsioaren eta finantzaketaren arlokoak

Lantegia doakoa da, eta 3 saio presentzial egingo dira urriaren 16an, 23an eta 30ean, Gasteizen.

Araba Ekinean programak 3 saio presentzialeko lantegi bat antolatuko du datorren hilerako, startup eta proiektu ekintzaileetan inbertitzeko beharrezkoak diren metodologietan eta ezagutzetan sakontzeko. Erakundeak lehen aldiz antolatzen du horrelako ikastaro bat, eta aukera emango du kasu praktikoak ikasteko adituekin, analistekin eta inbertitzaileekin batera, bai eta ekintzaile arrakastatsuekin batera ere.

Hizlarien taldea da ikastaro honen erakargarri nagusia; izan ere, Estatuko hainbat lekutatik iritsitako 20 aditu inguru izango ditu eta proiektu berrien inbertsioan eta finantzaketan duten ibilbide luzea partekatuko dute bertaratutakoekin, inbertsioaren esperientzia beste aldetik bizi izan duten ekintzaileen lekukotzez gain.

Baieztatutako hizlariak:

  • David Montero de la Torre – Bic Araba enpresaren zuzendaria – H2020 enpresaren ebaluatzaile aditua
  • Josetxu Silgo – Metxa, Aceleradora de Emprendedores enpresaren zuzendari exekutiboa – Inbertitzailea eta Business Angel-a
  • Axier Urresti – Vital fundazioen zuzendari exekutiboa– Arabako Aliantza 2030 enpresako kidea
  • Asier Ugaldea –ASIDER MANAGEMENT enpresaren zuzendari exekutiboa – Ekintzailea eta inbertitzailea
  • Eneko Knorr – 2019ko inbertitzailerik hoberena (NY Summit) – Aditua inbertsio alternatiboetan.
  • Emilio Fernández-Martos – Inbertitzaile eta Business Angel-a – Ekintzaileei aholku emailea eta startupsetan aholkularia
  • Guillermo Arregui –Efialia enpresako bazkide batzordekide – Radar Ventures enpresaren zuzendari exekutiboa
  • Jorge Aranzabe –Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketaren (IKESK ) inbertsioen zuzendaria
  • Iñigo Peña – Valor Optimo EAFI sozietatearen zuzendari exekutiboa – Fikaiko eta EHUko irakaslea
  • Laura Unzueta – Metxa Aceleradora de Proyectos enpresako bazkide eta batzordekidea – Startupsetan inbertitzailea
  • Ricardo Romo – RPKren managing zuzendaria – ACICAE enpresako zuzendaritza batzordeko kidea
  • Xabier Alvarez – Lawesome Legal Services enpresaren bazkide sortzailea eta zuzendari exekutiboa – MicroWave Ventures enpresaren sorkuntzan partaidea eta managing partner-a
  • Pedro Muñoz-Baroja – Venture Capital Easo Ventures SCR sozietatearen zuzendaria – Berriup startups-ak bizkortzeko enpresaren sorkuntzan partaidea eta aholkularia
  • Enrique Penichet – Draper B1 enpresako founding partner, Inbertitzailea startupsetan
  • Idoia Iturbe – Coben Club inbertitzaileen klub pribatuaren sorkuntzan partaidea eta zuzendari exekutiboa – Deustuko Unibertsitateko irakaslea
  • Nacho Ormeño – Startupxplore plataformaren (startups-ak finantzatzeko hemengo plataforma nagusietako bat) sorkuntzan partaide eta zuzendari exekutiboa
  • Víctor Mayoral Vilches – Ekintzailea robotika arloan. Suitzatik(Acutronic), Japonetik (Sony) edo USAtik (DARPA) Arabara atzerriko kapitala bilatu eta ekartzen du.
  • Javier García Sedano – OPTIMITIVEko CEO eta fundatzailea.

Nori zuzenduta dago?

Lantegi hau proiektu ekintzaileetan inbertitzeko interesa duten pertsonei zuzenduta dago, aurretik esperientzia dutenei edo ez dutenei, eta prestakuntza horretan ezagutzak finkatzeko, sektorea beste ikuspuntu batetik behatzeko eta beste lan dinamika batzuk ezagutzeko modu bat bilatzen dutenei.

3 saioen bidez honako gai hauek jorratuko dira: non eta noiz inbertitu, inbertsioaren arriskuaren oinarrizko printzipioak, errentagarritasuna nola eta noiz lortzen den, inbertsioaren faseak, inbertitzaile motak, proiektuak balioesteko metodoak, negoziazio eta formalizazio prozesua, inbertsioen jarraipena edo bazkideen ituna.

Ikastaroa presentziala da, eta urriaren 16an, 23an eta 30ean egingo da Gasteizen. Erabat doakoa da, prestakuntza amaitzean itzuliko den fidantza ordaindu ondoren.

Oraindik ere plaza libreak lor daitezke, eta izen-ematea www.alavaemprende.com webgunearen bidez egin daiteke. Han, prestakuntza zikloaren programa osoa ere kontsulta daiteke.

Araba Ekinean Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak (BIC Arabatik) eta Vital Fundazioak sustatutako ekimena da, eta honako helburu hauek ditu: Arabako lurraldean ekintzailetza sustatzea, trukea, lankidetza eta networkinga erraztea eta ekintzaileei balioa ematea.

PARTEKATU