Araba Ekin 2025-2026 sarien banaketa

Joan den ekainaren 15ean, Gipuzkoa Ekin eta Araba Ekin programen 2025-2026 edizioetako sari-banaketa ekitaldia egin zen BIC Gipuzkoan. Bi lurraldeetako Lanbide Heziketako ikasleen artean ekintzailetza sustatzea dute helburu programa hauek.

TKNIKA, BIC Gipuzkoa, BIC Araba eta UPTEK erakundeek bultzatuta, bi programek urriaz geroztik hainbat prestakuntza-saio eskaini dizkiete ikasleei. Saio horietan, benetako ekintzailetza-esperientziak ezagutzeko, beren ideiak enpresa-proiektu bihurtzeko tresnak eskuratzeko eta berritzeko zein ekiteko funtsezko gaitasunak garatzeko aukera izan dute.

Lehen fase hori amaituta, parte-hartzaileek beren startup ideiak epaimahai espezializatu baten aurrean aurkeztu zituzten, eta beste behin ere agerian utzi zuten ikasleen talentua, sormena eta ideia berritzaileak garapen-potentziala duten proiektu bihurtzeko gaitasuna.

Araba Ekin programaren kasuan, saritutako proiektuak honako hauek izan ziren:

🥇 Dermo, CIFP Mendizabala LHII ikastetxekoa, 1.000 euroko sariarekin.
🥇 Fachada Inteligente A.O., CIFP Construcción Eraiken LHII ikastetxekoa, 1.000 euroko sariarekin.
🥈 SmartColic, Laudioalde Lanbide Eskolakoa, 500 euroko sariarekin.

Era berean, egindako lana aitortzeko diploma jaso zuten honako proiektuek: Inklunet (IES Francisco de Vitoria BHI), Ecoweld (Laudioalde Lanbide Eskola) eta Voodoo Doll (CIFP Mendizabala LHII).

Diru-sariez gain, talde guztiek BIC Arabaren laguntza eta mentorizazioa izango dute, beren ekimenak garatzen jarraitzeko eta proiektuen hazkunde-aukerak aztertzeko.

 

Jardunaldia inspirazio- eta ikaskuntza-gunea ere izan zen, Unai Arambarri, Neety enpresaren sortzaileetako baten, eta Beatriz Crespo Ruiz (2 Ph.D) ekintzaile eta ikertzailearen hitzaldiei esker. Biek berrikuntzari, ekintzailetzari eta ezagutza aukera bihurtzearen garrantziari buruzko esperientziak eta hausnarketak partekatu zituzten.

Edizio honen amaierarekin, Gipuzkoa Ekin eta Araba Ekin programek Lanbide Heziketako ikasleen artean kultura ekintzailea sustatzeko duten konpromisoa berretsi dute, erreferenteak hurbilduz, gazteen talentua bultzatuz eta ideia berriak etorkizuneko enpresa-proiektu bihurtzen lagunduz.

Gustatu zaizu sarrera hau? Konpartitu ezazu!

Learn how we helped 100 top brands gain success

bic araba
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.