ANCES Open Innovation-en 3 arabar startup finalistek saria lortu dute
Dagoeneko ezagutzen ditugu Ances Open Innovation programaren aurtengo edizioko enpresa irabazleen izenak. Programa honek 13 enpresa handi biltzen ditu eta startup-ei erronkak helarazten dizkiete. Madrilgo BBVA Open Space aretoan egin den ekitaldian, finalera iritsi diren 30 startup baino gehiago bildu dira. Gehienez ere hiru minutuko iraupena izan duen esku-hartze baten bidez, hautatutako erronkarentzako irtenbideak aurkeztu dituzte. Ondoren, enpresa traktore bakoitzak irabazlearen izena iragarri du. Irabazleek 500 euro eskuratzeaz gain enpresa handiarekin harremanetan jarraitzeko aukera izango dute, oinarri teknologikoko enpresa berritzaileei aukera handiak eskainiz.
Startup-ek planteatutako proposamen guztiak (produktuak, zerbitzuak edo proiektuak) www.ancesopeninnovation.com webgunearen bitartez jaso dira eta hautaketa-prozesu zorrotz eta gogor bat gainditu behar izan dute.
Ekitaldian Mario Buisán Espainiako Gobernuko Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainen zuzendari nagusiak parte hartu du, eta zera adierazi du: “eredu klasikoaren aurrean, berrikuntza irekiak prozesua azeleratzen du kostu txikiagoekin eta arrisku gutxiagorekin, ezagutzari aukera berriak zabalduz”.
Hona hemen erronka bakoitzeko enpresa irabazleak:
Aertec enpresa traktorearen eskutik Airestudio startup-a (Araba).
BBVA enpresa traktorearen eskutik Visualeo Verifications startup-a (Madrid).
BSC enpresa traktorearen eskutik Chef-e startup-a (Zaragoza).
Estrella de Levante enpresaren eskutik Condorchem Envitech startup-a (Bartzelona).
Euskaltel enpresa traktorearen eskutik Táctica Tic startup-a (Asturias).
Iberdrola enpresa traktorearen eskutik Obbu startup-a (Madril).
Iberostar enpresa traktorearen eskutik Botslovers startup-a (Madril).
Gonvarri enpresa traktorearen eskutik Myruns startup-a (Gipuzkoa).
Grupo Huertas enpresa traktorearen eskutik Syscomed startup-a (Murtzia).
Sacyr enpresa traktorearen eskutik Lis Solutions startup-a (Araba).
Soltec enpresa traktorearen eskutik Alteria Automation startup-a (Madrid).
SPC enpresa traktorearen eskutik Optimus 3D startup-a (Araba).
Vegenat enpresa traktoaren eskutik Sigma Biotech startu-a (Valentzia).
Geoinformation Technologies, GEOGRAPHICA (Geografía Aplicada SL) eta Ingeniacity; BBVAren eskutik LIS-Solutions SL, Visualeo Verifications SLU eta Wit Solutions startup-ak; BSHren eskutik Chef-E, Inspiralia Technology (BScHeduler) eta Tecnología DIM (VisualCook Custom) startup-ak; Estrella de Levanteren eskutik Condorchem Envitech SL, Hidritec Water Systems SL eta Useful Wastes SL startup-ak; Euskaltelen eskutik MISC INTERNATIONAL SL, TÁCTICA TIC eta Blue Air startup-ak; Iberdrolaren eskutik BLUELIFE BATTERY, OBUU eta CREATIVITIC Innova SL startup-ak; Iberostar-en eskutik SemanticBots SRL, BOTSLOVERS eta BIONLINE SL startup-ak, Gonvarriren eskutik Machine To Cloud Solutions (M2C), Myruns Engineering Sports eta Visualtis startup-ak; Grupo Huertasen eskutik Sistemas y Control del Mediterraneo SL eta Approces startup-ak; Soltec enpresaren eskutik Alteria Automation SL, BYPROX DEVELOPMENT SL eta Blautic Designs SL startup-ak; SPCren eskutik Alteria Automation SL, CREATIVITIC Innova SL eta Optimus 3D startup-ak; Vegenat enpresaren eskutik BIOBEE Technologies SL, NEOALGAE MICRO SEAWEED PRODUCTS eta SIGMA BIOTECH startup-ak, eta Sacyr enpresaren eskutik LIS-Solutions SL, BIONLINE SL eta Blautic Designs SL startup-ak.
Planteatutako erronkek ekonomia berriaren joera globalen esparruko desafioak dituzte ardatz, esaterako: digitalizazioa, 4.0 industria, ekonomia zirkularra… eta ondoko alderdiei buruzkoak dira: bezeroekiko eta kontsumitzaileekiko harreman digitala, logistikako aukera berriak, Big Data, fintech, mantentze prediktiboa, elikadura funtzionala eta energia berriztagarriak, besteak beste.
Enpresek planteatutako erronkei buruzko informazio gehiago jasotzeko, sar zaitez www.ancesopeninnovation.com webgunearen “erronkak” atalean.
PARTEKATU