Alexander Arriola, EUROCYBCAR erakundeko Garapen Korporatiboko zuzendari berria
EUROCYBCAR enpresako Garapen Korporatiboko zuzendari berria arduratuko da enpresaren nazioarteko garapen- eta hedapen-estrategia definitzeaz, eskualdeko, estatuko eta nazioarteko konpainiekin eta erakundeekin aliantzak kudeatzeaz eta finkatzeaz, eta helburuak gainbegiratzeaz, enpresaren baliabideen bidez, besteak beste.
Alexander Arriolak 11 urte baino gehiagoko esperientzia du enpresa pribatuko sektoreetan (2002-2013), eta horiei gehitu behar zaizkie Eusko Jaurlaritzaren Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatearen (SPRI) zuzendaritzan (2013-2020) burutu duen zazpi urte eta erdiko esperientzia.
Alexander Arriola EUROCYBCAR erakundeko Garapen Korporatiboko zuzendari berria izendatu dute. Arriola, EUROCYBCAR enpresako CEO Azucena Hernandezi zuzenean emango diona, Industria Antolakuntzan ingeniaria da eta Kudeaketa Informatikan diplomaduna Deustuko Unibertsitatean. Gainera, esperientzia handia du enpresen nazioarteko kudeaketan eta negozio-estrategiak ezartzen.
Alexander Arriola arduratuko da, Garapen Korporatiboko arduradun nagusia den aldetik, honako ataza hauek guztiak kudeatuko ditu: EUROCYBCAR enpresaren eragiketak edo jarduerak planifikatzea; nazioarteko hedapen-estrategia definitzea; banaketa- eta salmenta-akordioak ixtea; ordezkaritza instituzionala indartzea; beste enpresa edo erakunde batzuekin aliantza estrategikoak definitu eta finkatzea; finantzaketa korporatiboa gidatu eta zuzentzea; EUROCYBCAR enpresaren hazkundea kudeatzea eta helburuak ikuskatzea, baliabideak optimizatuz.
Izendapen hori EUROCYBCAR enpresaren estrategiaren barruan dago, eraginkortasuna handitzeko eta euskal konpainia horren potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Industria-antolakuntzako eta kudeaketaren arloko informatikako ingeniaria hau Eibarren jaio zen. Bost hizkuntza menderatzen ditu, eta ibilbide luzea du enpresa publikoan zein pribatuan.
2002. urtean hasi zen lanean Zamudioko Gaiker Fundazioan. Geroago, 2006tik erosketa zuzendaria izan zen Txinan bi euskal enpresarentzat: Siemens Gamesa eta CIE Automotive. 2013tik aurrera, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendeko Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatearen (SPRI) zuzendari nagusi izendatu zuten. Izan ere, Asiako herrialdearekiko merkataritza-harremanetan izandako esperientziari esker, eskualdeetako agintarien konfiantza lortu zuen Euskadirako osasun-material kritikoa lortzeko, COVID19ak pandemia abiarazi zuenean.
EUROCYBCAR programaren ibilbide berri honetarako, funtsezkoa izango da SPRIn izan zuen esperientzia handia kudeaketa-arloen zuzendaritzan; ondoko hauek dira menperatzen dituen arloak: nazioartekotzea, teknologia, I+G, informazioaren teknologia eta ekintzailetza, besteak beste; horrezaz gainera, hagitz garrantzitsua da azpiegituren arloan bereganatu duen ezagutza, bai SPRILUR industria-lurzorua kudeatzen duen sozietatearen presidente gisa, bai ‘Parkeak Elkartea’ Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen kontseilari eta akziodun nagusi gisa. Era berean, kontseilari ere izan da Eusko Jaurlaritzaren Arrisku Kapitalaren Sozietate Kudeatzailean; sozietate hori enpresa sendotuetan inbertsioak egiteaz eta sozietate-partaidetzak eskuratzeaz arduratzen da, eta bai start upak garatzeaz ere.
Alexander Arriola EUROCYBCAR enpresara iritsi da, honako helburu hauekin: enpresaren nazioartekotzea sendotzea –kultura anitzeko eta nazioarteko taldeen koordinazioan duen esperientzia handiari esker–, negozio-eremuak zabaltzea, EUROCYBCAR enpresaren produktu eta zerbitzu berriak garatzea eta lehiakortasuna handitzea.
EUROCYBCAR oinarri teknologikoa duen enpresa bat da –sozietate horrek Gasteizen du egoitza–, eta ibilgailu baten zibersegurtasun-maila egiaztatzen duen lehen testa egin du. Test horrek, era berean, ibilgailuak NBEren araudi berriaren beharkizunak betetzen dituela egiaztatzen du –Europan saltzen diren ibilgailuek zibersegurtasun-ziurtagiria izan beharko dute 2022tik aurrera–.
EUROCYBCAR testak ibilgailu baten –autoa, autobusa, kamioia edo, baita, trena ere– zibersegurtasun-maila neurtzen du, bi parametro oinarri hartuz: alde batetik, ibilgailuan bidaiatzen duten pertsonen bizitza nola babesten duen eta, beste alde batetik, bidaiarien datuak -pribatutasuna- nola babesten dituen.
Horrezaz gainera, EUROCYBCAR enpresak beste produktu eta zerbitzu batzuk ere garatu ditu –betiere zibersegurtasunarekin, automobilgintzarekin eta mugikortasunarekin lotuta–, hala nola Flotak Kudeatzeko Sistemetarako Zibersegurtasun-testa, V2D testa –autoaren eta erabiltzaileak ibilgailuarekin konektatzen dituen gailuen arteko konexioen testa– edo Mugikortasun eta Automobilgintzako aplikazioetarako testa.
Bere produktu eta zerbitzu guztietarako, EUROCYBCAR enpresak “Cyber-rating” izeneko batetik bostera bitarteko nota duen ziurtagiria ematen du, publikoa, objektiboa eta konparagarria den neurri-sistema eskainiz. EUROCYBCAR enpresa zibersegurtasunaren arloan Europan erreferentzia den ‘Basque Cibersecurity Centre’ -BCSC- izeneko zentroaren itzalpean jarduten du. Zentro horren zuzendaria Javier Diéguez da.
PARTEKATU