2018, Iraila 10

Abian da IkasEkiten tailerren 7. Edizioa

DBHko 4. mailako ikasleen artean ekimen ekintzailea sustatzea du helburu BIC Arabaren ekimenak

Datorren urriaren 15an IkasEkiten programaren beste edizio bat hasiko da. BIC Arabak, Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak, eta Vital Fundazioak sustatzen dute aipatutako jarduera, eta DBHko 4. mailako ikasleen artean ekimen ekintzailea sustatzea du helburu.

Abenduaren 20era Arabako ikasleak Arabako Teknologi Parkean izango dira, eta ekintzailetzarako beharrezkoak diren ondoko gaitasunekin lotutako tailer tematikoak jasoko dituzte: ekimena, sormena, berrikuntza, norbere buruarekiko konfiantza, lidergoa edo arriskuak gain hartzeko gaitasuna.

“Ekiten ikasi” premisatik abiatuta, ikasleek zenbait jarduera gauzatuko dituzte esperientzietan oinarritutako dinamiken bidez, eta BIC Arabaren ekosistema ekintzailean murgilduko dira hantxe kokatzen diren sustatzaileen bitartez. Hortaz, zuzenean ezagutuko dituzte zenbait eremutan (bioteknologia, IKT edo robotika) egin diren hainbat garapen teknologiko berritzaile. Eskola-munduaren eta enpresa-eremuaren arteko hurbilketa da, eta ikasleak ez ezik, irakasleak ere inplikatuko dira, ekintzaileek gizartean sortzen duten gizarte- eta ekonomia-balorea gogoan izan dezaten.

Aurten ere CIC Energigunearen lankidetza dugu eta hainbat ikastetxek beraien instalazioak bisitatu eta zentroaren ikertzaileen hitzaldiak jasotzeko aukera izango dute

IkasEkinten programako parte-hartzaileen artean lehiaketa bat egingo du; horren arabera, izan duten esperientziari buruzko kronika idatzi beharko dute www.ikasekiten.com blogean.

IkasEkiten programa Vitan Fundazioaren bitartzen finantzatzen da aurten eta bertan 700 ikasle inguru hartuko dute parte.

Informazio gehiago nahi izatekotan jarri zaitezkete harremanetan ekimenaren koordinatzailearekin, Maitane Txabarri maitane@bicaraba.eus edota 945298282 bidez.

 

PARTEKATU