Abian da IkasEkiten ekimeneko hirugarren edizioa
CEIAk (Arabako Eraberrikuntza Industrialdea) IkasEkiten programak zuzentzen du, eta hirugarren edizioa urriaren 6an hasiko da.
Arabako hainbat ikastetxetako 650 ikaslek hartuko dute parte, gutxi gorabehera, urrian eta azaroan gauzatuko diren 22 tailerretan.
Hirugarren urtez, CEIAk ekimen arrakastatsu hori egingo du, eta arabar lurraldeko DBHko 4. mailako ikasleen artean ekimen ekintzailea sustatzea du helburu.
Izan ere, ikasleek goiz bat igaroko dute CEIAn euren ekiteko gaitasuna garatzeko; horretarako, zenbait tailer eta dinamikatan hartuko dute parte, eta oinarrizko premisa “Ekiten ikastea” izango da. Halaber, CEIAn kokatu diren ekimen ekintzaileen sustatzaileak ezagutuko dituzte, eta haiekin izango dira euren esperientzien eta kezken inguruan aritzeko.
Edizio honetan, gainera, post-en eskola-lehiaketa egingo da ekimenaren blogean: www.ikasekiten.com
PARTEKATU