Ekitaldiak kargatzen

Enpresa orok, txikia izan arren, komunikabideetan ikusgarritasun- eta marketin-estrategia gisa ateratzeko aukera izan beharko luke. Errealitatea ezberdina da, ze oso gutxik lortzen dute, eta are gutxiago dira saiatzen direnak.

Komunikatzea saltzea da. Eta ondo saltzeko, gure burua irizpidez eta zentzuz saltzeko, ezinbestekoa da komunikazio estrategia pertsonala eta eraginkorra garatzea. Honek salmentak handitu, ikusgarritasuna irabazi eta ETEak merkatuan kokatzea ahalbidetuko baitu. Konpromiso hori gabe, zaila izango da lehiakorra izatea gero eta zorrotzagoa den mundu batean. Non jada ez den nahikoa gauzak ondo egitearekin, saltzen eta interes talde guztiei transmititzen ere jakin behar den.

Tamalez, gaur egun, enpresa-eremuan komunikazio eraginkor baten aldeko kultura ez dago eta horrek negozio-aukera galtzea dakar. Horretaz jabetzen bagara eta komunikabideak aliatu izatearen erremedioa jarri badezakegu, zeren zain gaude?

Egitaraua

Hedabideen plan baten gakoak
Ezagutzen al dut benetan nire proiektua/produktua?
Balio proposamena
Xede-publikoa
Nola jarri harremanetan?
Zer mezu helarazten dut?

Ez galdu aukera hau zure negozioa hazteko!

Hizlaria: Andrés Goñi | KÓMO Comunicación

Xehetasunak

Data:
25 Martxoa
Ordua:
09:00 - 13:00
Ekitaldi kategoria:
Webgunea:
https://forms.gle/e9b5tPJmX6wgnCG2A

Egoitza

BIC Araba