Ekitaldiak kargatzen

Tresna hauen inguruko jasotako interesa eta kontsultak ikusita, aurrez-aurreko tailer berri bat antolatu dugu datorren azaroaren 11ean, programa horiei buruzko zalantzak azaldu eta argitzeko 2025ko deialdiei begira.

Egitaraua honako hau da:

  • 10:00 – 10:40h: HAZITEK, Amaia Martínez SPRIko programaren arduradunaren eskutik. Programaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean industria-ikerketako edo garapen esperimentaleko proiektuak egiten laguntzea, bai lehiakorrak bai estrategikoak. FAST TRACK INNOBIDEAK Cristina Ugarte, SPRIko programaren arduradunaren eskutik. Fast Track Innobideak da ETE-en berrikuntza bizkortzeko finantza-laguntza emateko programa. ONDORIO FISKALETARAKO KALIFIKAZIO-TXOSTEN TEKNIKOAK Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio-txosten Teknikoak Igortzeko Zerbitzua
  • 10:40 – 11:00: 64BIS, Amaia Legorburu adituaren eskutik (Lawesome). Programa hori interesgarria da hazteko finantzaketa behar duten eta fiskalki kengarriak izan daitezkeen I+G+b gastuak dituzten enpresentzat.
  • 11:00 – 11:20: EIC ACCELERATOR Esther Casado (CDTI)-ren eskutik. (online) Europako programa honen helburua enpresak bultzatzea da, beren berrikuntza teknologikoak merkatura eraman eta eskalatzeko. Programa horretarako, arrisku handiko proiektuak bilatzen dira, eduki teknologiko handiko eta talde konprometitu bateko balio berritzaileko proposamen batean oinarrituta.
  • 11:20h-12:00h: Programa hauetan onuradun izan diren enpresen esperientzien aurkezpena. E Process Med, Imasmed eta Alias Robotics.
  • 12:00-12:30h: Galderak & Kafea

Lekua: Arabako BICeko 116. aretoa.
Plaza mugatuak dira.

Xehetasunak

Data:
11 Azaroa
Ordua:
10:00 - 12:30
Ekitaldi kategoria:
Webgunea:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfIGax3p07SCQ-u79womxE8yHIxZQw7PsKAX0s0thArYdGgYw/viewform

Egoitza

BIC Araba

Antolatzaile

BIC Araba