2024, Abuztua 2

GAME.EUS Campusak bosgarren edizioa amaitu du Demo Day Batekin, bertan bost taldeek bideojokoen proiektuak erakutsiko dizkietelarik sektoreko adituei

– Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatu dute ekimena, eta  EUNEIZ Fundazioak zuzendu du uztailean barrena. Ekimen horren baitan industriako profesional ospetsuek emandako hamar bat hitzaldi gauzatu  dituzte. 

– Ostegun honetan, abuztuak 1, Goiuri Jauregian ospatuko den Demo Day-n,  mahai-inguru bat landuko da Euskadiko Gaming-ean adituak diren  emakumeen parte-hartzearekin. Era berean, bi euskal talderen, bi  katalanen eta Zaragozako baten bideojoko azeleratuen aurkezpena egingo  da. 

– Bost garatzaile-taldeek beren proiektuak erakusteko aukera izango dute  abuztuaren amaieran Kolonian (Alemania) ospatuko den Gamescom  azokan, programaren amaiera gisa. 

GAME.EUS bideojokoen campus azeleragailua amaitu  da. Izan ere, hilabete bateko lanaren ondoren, programaren bosgarren edizioa itxiko da gaur, Demo Day batekin. Bertan egitasmo honetan esku hartzen duten bost taldeek  bideojokoen proiektuak erakutsiko dizkiete sektoreko adituei. Ekimen hori Eusko  Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatu dute, EUNEIZ Fundazioak zuzendu  duelarik uztailean barrena. Proiektu horren barruan, industriako profesional ospetsuek  emandako hamar bat hitzaldi publiko landu dira. 

Ostegun honetan, abuztuak 1, Goiuri Jauregian ospatuko den Demo Day-n, “Emakume  liderrak Gamingean Euskadin: Esperientziak eta Ibilbideak” mahai-ingurua izango da  ikusgai, baita bost taldeen bideojoko azeleratuen jendaurreko aurkezpena ere. Azkenik,  networking batek itxiko du proiektua, sortzaile eta garatzaileek sektoreko editore eta  inbertitzaileekin harremanak izan ditzaten. 

Euskal Herriko bi taldek, Kataluniako bik eta Zaragozako batek parte-hartu dute GAME.EUS  bideojokoen campus azeleratzailean, F2P Campus-en lau urteko esperientziaren bilakaera dena. Hala, oraingo honetan tokiko talentua sortzearen eta sendotzearen eta Araban eta  Euskadin bideojokoen sektorea bultzatzearen aldeko apustu sendoa egin da. Ekonomiaren  Garapen eta Iraunkortasuneko diputatu den Saray Zaratek eta EUNEIZ Unibertsitateko  bideojokoetako graduen zuzendari akademiko Sandra Samperrek parte-hartu dute campus  honen amaierako ekitaldian. Ikuspegi berriari esker, plataformak eta parte-hartzaileen  artean garatu beharreko negozio-eredua (mobile, PC/kontsola, Free-to-Play, Premium…)  zabaldu eta euskal jatorria lehenetsi dute. Hain zuzen ere, bost taldeetako bi euskal  sortzaileek osatzen dituzte, talde gasteiztar bat eta veste bilbotar bat izan baita. Gainerako 

taldeak, berriz, Kataluniako eta Zaragozako garatzaileei dagozkie. 

Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasuneko diputatu Saray Zaratek ziurtatu duenez, “irmoki  sinesten dugu industria hasiberri honek duen potentzialean, eta Foru Aldundia sutsu ari da bultzatzen, kalitatezko enplegua sortzeko, talentua erakartzeko eta berrikuntza teknologikoa  sustatzeko duen gaitasuna aprobetxatzeko ahaleginean. Bere esanetan: “argi daukagu  bideojokoen industriaren garapenak eragin ekonomiko handia izan dezakeela lurraldeko  enpleguan datozen urteotan “. 

Bestalde, EUNEIZ Unibertsitateko Bideojokoetako Graduen zuzendari akademikoa den Sandra  Samperrek erakunde horrek sektorearen garapenerako eragile bihurtzeko egin duen apustua azpimarratu du, bideojokoetan bi titulazioren bidez talentua sortuz eta campus azeleragailu  horrekin enpresa txikiak sendotzen eta profesionalizatzen lagunduaz. Era berean, erakundeen  babesa eskertu dio bideojokoen sektoreari, “elkarrekin lan eginez ekosistema indartu eta Euskal  Herrian enplegua, aberastasuna eta ongizatea sortzen dituen industria bihurtu ahal izango  delako”. 

EUNEIZ Fundazioaren aldetik, campuseko zuzendari David Darnesek “arrakasta handitzat” jo  du GAME.EUS-en egindako lana. Darnesek nabarmendu duenez, ekimen honen ikuspegi berria  bideojokoetako mikroenpresen estrategia eta kudeaketa-tresnen gabeziak betetzera dator,  horiek erabakigarriak izaten baitira haien biziraupenean. Ildo horretan, campusaren helburua  ezagutza eta baliabideak ematea izan da, batez ere enpresa-alderdietan, hala nola, Business Plan  bat, aurkezpen on bat edo marketin eta salmenta plan bat egitea, parte-hartzaileen profil  sortzailea osatuko duen negozio-ikuspegia ahalbidetzeko asmoz. 

Programa horren arduradunak, BIC Arabak koordinatuta eta Gasteizko Udalaren eta EUNEIZ  Unibertsitatearen babesarekin, gogorarazi du abuztuaren amaieran iritsiko dela hurrengo  mugarria parte-hartzen duten taldeentzat. Izan ere, bideojoko hauexek Gamescom azokan izango dira, Europako hegoaldeko azokarik handi eta garrantzitsuenean (Kolonian, abuztuaren  21etik 23ra). Darnesek helarazi duenez, programaren xede Nagusia Gamescomera jotzea da,  inbertitzaileekin eta editoreekin harremanetan jartzeko helburuarekin, sektorean dituzten  itxaropen profesionaletan jauzi kualitatiboa emateko aukera emango dieten akordioak lortzeko ahaleginean. Bost astetan zehar prestakuntza eta aholkularitza pertsonalizatua jaso dute,  mentorien bidez, profesionalizazioa sustatzeko eta finantzaketa, hazkundea eta enpleguaren  sorrera errazteko tresnak bereganatzeko. 

Bideojokoaren industrian ibilbide luzea egin duten eta nazioarteko proiektuetan parte-hartu  duten adituen artean, honako profesional hauek izan dira: Oscar Sahun, ekintzaile, diseinatzaile  eta bideojokoen ekoizlea; Gerard Fernández, ekintzaile, inbertitzaile eta bideojokoen  garatzailea; Ignacio Marín, ekoizle eta Gamelofteko Game Managerra; Arturo Monedero,  AEVIko (Bideojokoen Espainiako Elkartea) lehendakariordea; EUNEIZeko irakasle, ekintzaile  eta bideojokoen diseinatzailea; Sandra Samper, EUNEIZeko bideojokoen graduen zuzendari  akademikoa eta negozioaren eta bideojokoen garapenean aditua; Sergi Manaut, elevator pitch ean eta public speaking-ean coacha,  José Herráez, Ubisofteko komunikazio-zuzendaria, eta, azkenik, David Darnés bera, campus horretako  zuzendaria, enpresaria eta bideojokoen eta teknologiaren aholkularia. 

Gaur Goiuri Jauregian aurkezten diren proiektuak talde eta genero hauei dagozkie: 

  • Ametz Games: Gasteizko estudioa, dev bakar batez osatua. “Detective Firefly” puzzle  narratiboko bideojoko bat da, zomorroz beteriko mundu batean kokatua dagoena. Bertan,  Yakuza Mantisek usteldutako sistema baten konplize izan ala dena arriskatu erabaki behar da.
  • Gaua Games: Aspaldiko garaiak gogora ekartzeko asmoz, Gaua Games Bilboko taldeak “Darby Is  Here Forever” izeneko bideojokoa sortu du. Hauxe banpiro atsegin bati buruzko esperientzia  retro bat da, duela 25 urte baino gehiago bideojokoak jokatzen hasi zen jende hori guztia  liluratzeko helburuarekin. 
  • Can Pixel Studio: Katuen eta Bartzelonako arkitekturaren zaleek “Catcelona: a purrfect city”  bideojokoaz gozatu ahal izango dute. Bideojoko horretan, Bartzelonan ezkutatzen diren 300  katu erreal bilatu behar dira. Zuri-beltzeko 2D esperientzia bat dugu hauxe, lasaitasuna eta  dibertsioa tartekatzen dituelarik. 
  • Dhelpra Games: Kataluniako lau gaztez osatutako taldea dugu hauxe, bideojokoak sortzeko  grina eta ilusioak bultzatuta. Mekanika eta sistemetan joko berritzaileak garatzeko  helburuarekin, “Nomad Defender” aurkeztuko dute, genero berezi xamarren nahasketa duen  Tower Defense jokoa 
  • Sidral Games: Zaragozako lau lagunek osatutako taldea da, erronka pixelatu eta mekaniko  dibertigarriekiko duten grinagatik batu dena. “Hyperwired”, espazio-arku frenetiko bat da.  Bertan, kargagailu bat zintzilik duen ontzi bat gidatzen duzu, eta zure energia eta baliabideak  kargatu ahal izango dituzu etsaien olatuetatik bizirik irauten saiatzen zaren bitartean. 

PARTEKATU