2024, Uztaila 4

Euskadiko bi taldek, Kataluniako bik eta Zaragozako batek parte hartuko dute Araban eta Euskadin sektorea sustatzen duen GAME.EUS bideojokoen Campus azeleragailuan

– Bosgarren edizio honetan, programa intentsiboak bere oinarriak  birformulatu ditu, plataformak eta parte-hartzaileen artean garatu beharreko  negozio-eredua zabalduz, baita euskal jatorria lehenetsiz ere 

– Uztailaren 1etik abuztuaren 1era bitartean, hamahiru proposamenen artean  aukeratutako bost talde hauexek prestakuntza eta aholkularitza  pertsonalizatua jasoko dute, bideojokoen proiektuak garatu eta Gamescom  azokan aurkezteko helburuarekin, sektoreko Europako azokarik  garrantzitsuena dena 

– Bideojokoen sektoreak 1.987 milioi euro fakturatuko dituela aurreikusten  da aurten, 1.098 lanpostu zuzen sortuz Espainian barrena 

 Euskadiko bi taldek, Kataluniako bik eta Zaragozako batek,  GÁME.EUS bideojokoen azeleragailu-campusean parte hartuko dute. Campusa uztailaren 1etik  abuztuaren 1era bitartean ospatuko da Gasteizen. Bosgarren edizio honetako programa  intentsiboak F2P Campusaren lau urteko esperientziari ematen dio amaiera, tokiko talentua  sortu eta atxikitzeko asmoarekin. Egitasmoak Áraban eta Euskadin bideojokoen sektorea  bultzatzea du erronkatzat.  

Planteamendu berri honen bitartez GÁME.EUSek plataformak parte-hartzaileen artean garatu  beharreko negozio-eredua zabaltzen du, proiktuen euskal jatorria lehenestsiz. Áurkeztutako 13  hautagaitzetatik bi euskal sortzaileek landutakoak dira, bata Gasteizkoa eta bestea Bilbokoa.  Gainerako taldeak, aldiz, Kataluniako eta Zaragozako garatzaileenak dira. 

Árabako Foru Áldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako egitasmo honek, EUNEIZ  Fundazioaren zuzendaritzapean, Euskadi talentu-sortzaile eta bideojokoaren industriaren  bultzatzaile gisa kokatzeko ahaleginak areagotzen ditu ikuspegi berri horrekin. Saray Za rate  Árabako Foru Áldundiko Ekonomia Garapen eta Berrikuntza diputatuak, Ándoni Iturbe Eusko  Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Jordi Roche EUNEIZ Unibertsitateko presidenteak eta  David Darne s GÁME.EUSeko zuzendari exekutiboak ongi etorria eman diete aurten campusa  osatzen duten bost taldeei. BIC Árabak koordinatzen du proiektua, Gasteizko Udalaren eta  EUNEIZ Unibertsitatearen babes osoa duelarik. Testuinguru horretan Unibertsitatearen egoitza Campusaren kokaleku izango da hirugarren urte kontsekutiboz. 

Saray Zarate Áldundiko Ekonomia Garapen eta Iraunkortasuneko diputatuak ziurtatu duenez,  “Árabako Foru Áldundiak bideojokoaren sektorearen alde egindako apustu sendoaren isla da  campus hau, hedapen argian eta lurralde gisa ditugun balioekin oso bat datorrena: berrikuntza,  talentua eta sormena, alegia.”. 

Bestalde, Ándoni Iturbe Kultura sailburuordeak Eusko Jaurlaritzak talentu sortzailea sustatzeko  eta garapen pertsonalerako, komunitariorako eta lurralde-garapenerako aukera-espazio berriak  sortzeko konpromiso irmoa duela baieztatu du. Era berean, bideojokoaren sektoreak  komunikazio modu berrietan duen garrantzia azpimarratu du, batez ere gazteenen artean, eta  horrek “balio erantsi handiko edukiekin lan egiteko aukera ematen du, balioetan ere hazten  lagunduko digutenak”, gaineratu du. Ázkenik, sailburuordeak bereziki azpimarratu du  erakundeen arteko lankidetzaren eta akordioaren garrantzia, abangoardian jarriko gaituzten  erreferentzia-espazioak eta ezagutza berriak sortzeko. 

EUNEIZ Unibertsitatetik, Jordi Rochek Teknologia Berrien, Kirolaren eta Osasunaren  Unibertsitatearen konpromisoa nabarmendu du. Áurten, EUNEIZ Fundazioaren bitartez,  programa intentsibo horren zuzendaritza bere gain hartu du, ezagutza eta esperientzia  profesionala partekatzeko helburuarekin, Euskadin bideojokoaren ekosistema sendotzeko asmoz. Bere esanetan: “Gorabidean dagoen sektorea da, eta ibilbide garrantzitsua izan dezake  lurralde honetan, Katalunian bezala, enpleguari eta hazkunde ekonomikoari dagokienez”. Era  berean, Rochek gaineratu du campus honek aukera ematen duela sormen-tresnak eta ezagutzak  dituzten taldeei jauzi kualitatiboa emateko, baina profesionalizazio-plus hori behar dute sektore  honetan arrakastaz moldatzeko. Testuinguru horretan gogora ekarri du Unibertsitateak talentua  sortzen ere laguntzen duela, bideojokoetako bi titulazio eskaintzen baititu gaur egun,  Bideojokoetako Árteko Gradua eta Bideojokoen Diseinu eta Garapeneko Gradua. Hala, gradu  hauexek atea irekitzen diete artista, diseinatzaile edo bideojokoen programatzaile profilei. Rochek dioenez, “Industriako etorkizuneko profesionalen anezka izan nahi dugu, eta daudenak  sendotu”. Campus hau formula ezinhobea da prestakuntza lan-merkatuarekin edo  ekintzailetzarekin lotzeko eta berme onenekin egiteko. 

Mahaigaineratu egin behar da bideojokoen sektoreak beste kultur eta sormen-industria batzuek  baino hazkunde-aurreikuspen nabarmenagoak aurkezten dituela. Bideojokoen Espainiako  Garapenaren 2022ko Liburu Zuriaren arabera, sektoreak aurten 1.897 milioi euro fakturatzea  aurreikusten du, eta zifra hori 2025ean 2.239 miloira ailegatzea espero da. Enpleguari  dagokionez, aldiz, 1.098 lanpostu zuzen sortuko dituela estimatzen da. 2022an Estatuan  bideojokoei buruz egindako 760 azterlanetatik % 4 baino ez dira Euskadin kokatzen. 

David Darne s GÁME.EUS-eko zuzendari exekutiboak dioenez, programa honek Gamescom  azokan parte-hartzeko bideojoko aurreratu bat duten Euskadiko garatzaile-taldeak prestatzea  du xede nagusitzat. Gamescom sektoreko azokarik handiena eta garrantzitsuena da Europan.  F2P Campusaren aurrean, GÁME.EUS edozein plataforma eta negozio-eredura irekitzen da  (mobile, PC/Kontsola, Free-to-Play, Premium…), ekipoentzako aukerak zabalduz eta  bideojokoen sektorearen benetako funtzionamendura hurbilduz. 

Campus hau indie garatzaile talde txikiei laguntzeko beharretik sortu da, bideojokoaren  industria sendotzeko estrategia gisa. Helburua, beraz, tamaina txikiko talde horien  profesionalizazioa sustatzea da, finantzaketa handiagoa lortu, hazi eta enplegua sor dezaten.  Prestakuntzaren eta mentorien bidez, negozio-mentalitate bat irakatsiko zaie taldeei, enpresa 

alderdietara bideratuz, hala nola, Bussines Plan bat egitea, komunikazio-trebetasunak hobetzea  edo marketin edo salmenta-estrategiak aplikatzea. Campusean, editoreekin (publishers) ere 

bilerak egingo dira, argitalpen eta inbertsio-akordioak negoziatzeko, beren enpresak legalki  ezartzeko eta sektorearen garapenean laguntzeko. 

Progamaren mentoreen artean, bideojokoen industrian ibilbide luzea landu duten eta  nazioarteko dimentsioko proiektuetan esku hartu duten adituak aurkitu ditzakegu: Oscar  Sahun, bideojokoen ekintzaile, diseinatzaile eta ekoizlea; Gerard Ferna ndez, bideojokoen  ekintzaile, inbertitzaile eta garatzailea; Ignacio Marí n, ekoizlea eta Gameloft konpainiaren Game  Managerra; Árturo Monedero ÁEVIko presidenteordea (Bideojokoen Espainiako Elkartea),  EUNEIZeko irakaslea, bideojokoen ekintzaile eta diseinatzailea; Sandra Samper, EUNEIZeko  bideojokoen graduen zuzendari akademikoa eta negozio eta bideojokoen garapenean aditua;  Sergi Manaut, elevator pitch-eko coacha eta public speakingen aditua edota Ántonio Santo, Jaleo  PRren sortzailea eta BIG Conferenceren edukien zuzendaria, besteak beste. Mentoriez gain, aditu  horiek “mixer” irekiak eskainiko dizkiete herritarrei, sektore hauxe euskal gizarteari hurbiltzeko  eta duintzeko asmoarekin. 

Bost asteko lanaren ondoren, GÁME.EUS abuztuaren 1ean amaituko da “Demo Day” izeneko  ekitaldiarekin. Bertan bost taldeek beren proiektuak aurkeztuko dituzte publishers, inbertitzaile  eta sektoreko profesionalen aurrean. Gamescom azokara joan aurreko urratsa izango da hauxe. Munduko azokarik garrantzitsuenetako bat da, eta aukera emango die beren lanak erakusteko,  funtsezko harremanak ezartzeko eta lankidetza eta hazkunderako aukera berriak aztertzeko. 

Hona hemen bosgarren edizio honetan esku hartuko duten proiektuen taldeen eta generoaren  izenak: 

  • Dhelpra Games (Bartzelona): “Nomad Defender” izeneko bideojokoan jokalaria gela goibel  batean esnatzen da, bertan preso ageri delarik. Bakarrik tower defense misteriotsu bat  gaindituz, roguelike, deckbuilder, instalazio honen itzaletan dauden sekretuak argitu ahal izango  dituzu. 
  • Can Pixel (Bartzelona): “Catcelona” aurkezten dute, ezkutatzen diren 300 katu oso erreal aurkitu  nahi dituen bideojokoa. Zuri-beltzeko 2D esperientzia, lasaitasuna eta dibertsioa erdibana  agintzen dituena! 
  • Gaua Games (Bilbo): “Darby Is Here Forever” banpiro bati buruzko 2D pixel art plataforma  generoko bideojokoa da. 
  • Sidral Games (Zaragoza): “Enchufao” arcade bideojokobat da, 2D shooter espazial generokoa,  pixel art estetikarekin, roguelike elementuekin eta kable bidezko baliabideen kudeaketarekin.  
  • Ámetz Games (Gasteiz): “Firefly detektibea” detektibe generoko bideojoko bat dugu, puzzle  narratiboekin nahasten dena, eta erabitzaileak abentura interaktibo batean murgiltzen ditu. 

PARTEKATU