2023, Iraila 20

F2P Campus munduko Free-To-Play bideojokoen lehen campusak amaiera emango dio bere 4. edizioari azken Demo Day batekin, eta 2 hilabeteko lanaren ondoren egin dituzten aurrerapausoak erakutsiko dituzte parte hartu duten 5 taldeek

-Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz Unibertsitateak bultzatutako  ekimenak horrelako bideojokoen arloko nazioarteko zenbait adituk eman dituzten 7 hitzaldi  publiko eskaini ditu. 

-Demo Day jardunaldia datorren ostegunean –irailak 14– egingo da eta jardunaldiaren zati  bat herritarrentzat doan egongo da zabalik 19:00etatik aurrera Gasteizko Kubik Aretoan,  eta “Old Time Spooks” eta “Los Misterios” taldeen kontzertuak entzuteko aukera ere izango  da.  

Gasteizko F2P Campusaren laugarren edizioa amaitzera doa parte hartu duten 5 taldeek egindako 2  hilabeteko lan trinkoaren ondoren. Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Euneiz  Unibertsitateak bultzatutako ekimen honek aurtengoan ere hautatutako proposamenek beren  bideojoko-proiektuak azeleratu ahal izatea ahalbidetu du. Izan ere, Kubatik, Turkiatik, Txiletik eta  Kataluniatik datozen 5 talde horiek egindako aurrerapauso guztiak erakutsiko dituzte datorren  ostegunean (irailak 14) Gasteizko Kubik Aretoan egingo den azken Demo Day batean. Ekonomia  Garapeneko eta Berrikuntzako diputatu Saray Zarateri, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko  zuzendari Aitziber Atorrasagastiri eta Euneiz Unibertsitateko Bideojokoetako eta Multimediako  Graduetako zuzendari akademiko Sandra Samperri egokituko zaie campusaren azken ekitaldi hau  inauguratzea. F2P Campusa erreferentziazko hitzordu gisa finkatu da jada bideojokoen sektorean;  izan ere, Espainian bakarrik, espero da aurten 1.630 milioi baino gehiagoko fakturazioa izatea, eta  zuzenean enplegua ematea ia 11.000 laguni. Ekimena BIC Arabak koordinatzen du, Katoid  enpresaren zuzendaritzapean, eta, gainera, Gasteizko Udalaren, Euskaltel Fundazioaren, Vital  Fundazioaren eta AWS for Games erakundearen babesa ere badu. 

Saray Zarateren hitzetan, Ekonomia Garapeneko eta Berrikuntzako diputatua, “Gaur berriro ere argi  geratu da ekimen arrakastatsu baten aurrean gaudela, erakundeetatik gauzatzen ari garen estrategia  berritzaileekin erabat lerrokatuta. Sormenezko kultura industrien sektoreari ateak irekitzen dizkio, 

eta, aldi berean, Araba profesionalei aurkezteko balio digu, lurralde erakargarria baita beren  proiektuak garatzeko. Ekosistema horrek aukera eman die gaur aurkezten dizkiguten aplikazio horiei  aurrera egiteko, eta ziur etorkizunean askoz gehiagorekin egingo duela, F2P Campus erreferente  bihurtu baita mundu mailan, eta edizio honetako partaideak Lurraldeko eta ekimen honetako  enbaxadore berrietan”. 

Bi hilabeteotan egin duten lanarengatik taldeak zoriondu eta haiei ekintzailetza emankorra izan  dezatela opa ondoren, Bideojokoetako eta Multimediako titulazioen zuzendari akademiko  Sandra Samperrek azpimarratu du unibertsitateak hartuko duela orain F2P Campusaren  lekukoa eta bideojokoetako prestakuntza “apustu iraunkor” bihurtuko duela ikasturte honetatik  aurrera Bideojokoen Diseinuko eta Garapeneko gradua eta Bideojokoetarako Arteko gradua  emateari esker. Era berean, uste sendoa du EUNIZ, campus azeleratzaile honen egoitza izaten  jarraitzeaz gain, elementu bultzatzailea ere izango dela bideojokoaren industria Euskadin  sendotzeko asmoz norabide berean elkarrekin arituko diren talde berriak sortzeko. 

Uztailaren 17an hasi zen F2P Campus ekimena dozena bat nazionalitate baino gehiagoko hogeiren  bat izangaien artean aukeratutako bost taldeak iristearekin batera, eta Demo Day honekin itxiko du  ekitaldiak bi hilabeteko lana, talde horiei beren bideojoko-proiektu guztiak garatzeko aholkuak eman  dizkieten arlo horretako 26 mentore eta nazioarteko adituren presentziarekin. Gainera, aditu  horietako 7 jendeari irekian zuzendutako beste hainbeste doako hitzaldiren protagonista izan dira,  bideojoko baten diseinuaren hainbat alderdiri buruzko hitzaldiekin. 150 lagunek baino gehiagok  parte hartu dute topaketa horietan. Gure lurraldean bideo-jokoaren industria bultzatzen jarraitzea  da helburua, bokazio berriak sorraraziz, eta ekosistema ekintzailea eta enpresa berrien ekosistema  sortzailea sendotuz. Ospe handiko hainbat profesional izan ditugu hizlarien artean, hala nola Miikka  Harjuntausta, Julia Ljuk, Alba Iniesta, Javier Barnes edo Fran Bravo, besteak beste. 

Demo day eta networking 

Datorren ostegunean –irailak 14– hasiko da azken Demo Day hau, eta lehenengo zatia sektoreko  profesionalentzako ateak itxita egingo da, parte hartzen duen talde bakoitzaren ad hoc aurkezpen  batekin eta ondoren bideojokoen sektoreko ordezkariekin egingo den networking batekin.  19:00etan hasiko da publikoari irekitako doako ekitaldia erakunde antolatzaileek egingo duten  aurkezpenarekin eta Gasteizko F2P Campusaren 4. edizio honetan parte hartu duen talde  bakoitzaren mintzaldi labur batekin. “Old Time Spooks” eta “Los Misterios” taldeek eskainiko  dituzten kontzertuak entzuteko aukera ere izango da ekitaldiaren amaierako festan. 

DEV Enpresa Ekoizle eta Garatzaileen Elkartearen arabera, Estatuan izugarri hedatzen ari den  sektorea da bideojokoena. Iaz, erregistratuta zeuden 760 estudio aktiboek 1.435 milioi euro inguru  fakturatu zituzten, eta ekitaldi honetan fakturazio hori 1.636 milioi eurora igotzea espero da, ia  11.000 laguni enplegua emanez. Katalunia eta Madril dira zenbatutako bideojokoen enpresen erdien  egoitza, eta Euskadi, oraingoz bederen, oso urrun dago kopuru horietatik, Estatuko guztizkoaren  % 3,2 besterik ez baitu hartzen. Hala ere, seigarren autonomia-erkidegoa da, Kataluniaz eta Madrilez  gain, Andaluzia, Valentzia eta Galiziaren atzetik. Hain zuzen ere, Katalunian daude ikerketa  handienak; izan ere, erkidego horrek Estatuko fakturazioaren % 52 hartzen du, eta langile guztien  % 48 biltzen ditu. 

F2P Campusaren helburua aurten ere Araban eta Euskadin bideojokoen sektorea bultzatzea da,  talentu propioa sortzen lagunduz eta gure lurraldera proiektu berriak erakarriz. Horren harira,  campusak hainbat edizio egin ditu Games Academy ekimena garatzen, sektore horretan talentu 

gazte berria sartzea bultzatzeko ekimena. Aurten beste bultzada bat eman zaio, Euneiz  Unibertsitatearen eta BIC Arabaren artean sinatutako hitzarmenari esker. Hitzarmen horren bidez,  bideojokoen sektorea sustatu nahi da, euskal gazteentzako irtenbide profesional gisa. Horrela,  ekainaz geroztik, hainbat tailer praktiko eman dira bideojokoen garapena, programazioa eta  sorkuntza bultzatzeko. Irailaren 23an beste tailer bat egingo da “Zure bideojokoa zerotik nola sortu”  izenburupean Kuartango Lab zentroaren Landa Kedada Handia ekimenaren barruan. Webgune bat  ere sortu dute eta bertan kontsultatu daiteke programazio osoa: https://www.gamesacademy.eus/

 

demo day f2p campus

PARTEKATU