Jarraian, martxoan antolatu dugun jardunaldiari buruzko informazioa bidaltzen dizuegu:
[2023/03/23] CDTI – presentziala
Martxoaren 23an, 13: 00etan, jardunaldi bat antolatu dugu CDTIren finantzaketa-tresnak ezagutarazteko, Pilar Román Europar Batasuneko Programen eta CDTIren Lurralde Lankidetzaren Zuzendaritzaren eskutik. Ondoren, banakako bilerak egin ahal izango dira hizlariaren eta Neotec Programa eskatu nahi duten enpresen artean.
Horregatik, jardunaldian parte hartu nahi dutenek izena eman dezakezue hemen.
Urtero, CDTIk NEOTEC programa jartzen du martxan, oinarri teknologikoa duten enpresak sortzen eta sendotzen laguntzeko.
Neotec
Deialdiak 40 milioi euroko aurrekontua du dirulaguntzetan. Horietatik 5 milioi Neotec Mujeres lerrora zuzenduta daude, eta ikerketa-jardueratik abiatuta garatutako teknologiak edo ezagutzak behar dituzten enpresa-proiektu berriak abian jartzea finantzatzea du helburu. Enpresa-proiektu horietan, negozio-estrategia teknologiaren garapenean oinarritzen da.
175.000 euroko gutxieneko aurrekontu finantzagarriarekin, dirulaguntza 250.000 eurokoa izan daiteke gehienez. Gutxienez doktore bat kontratatuz gero, zenbateko hori 325.000 eurokoa izan daiteke.
Egitaraua
13:00 – 13:05 Aurkezpena
13:05 – 13:30 CDTI 2023 tresnen aurkezpena (Neotec…)
13:30 – 16:00 Banakako elkarrizketak (aldez aurretik eskatuta)