ArabaTIC2021
2021, Abendua 1

ArabaTIC ek teknologia digitalak hurbiltzen ditu zure enpresa hazteko

Teknologia digitalak erabiliz gehiago saltzeko hitzaldiak Gasteizen

Zure enpresak teknologia digitalekin gehiago saltzea nahi duzu? Ba, ArabaTICek erakusten dizu nola egin. Jardunaldi digital hauek Gasteizera itzuliko dira, pandemia dela eta urtebete geldirik egon ondoren, eta laugarren edizioa ospatuko dute abenduaren 15ean eta 16an. Gainera, aurten leku aldaketarekin egingo da eta Vital Fundazioaren B Aretora (Dendaraba – Bake kalea 5, 1. solairua) eramango da, hiriaren erdigunean.

ArabaTIC SPRIk eta BIC Arabak antolatzen dute Enpresa Digitala ekimenaren bidez. Bi egunetan zehar, teknologia berriekiko negozio estrategia eta aukera jorratuko dituzten hitzaldiak izango dira. Ikasi gehiago saltzen sare sozialei esker edo murgildu blockchain munduan. Joan nahi duzu? Hitzaldietara joatea doan da, baina plazak mugatuak dira.

Egitarau osoa ikusi

ArabaTIC 2021 – Egitaraua

arabatic-2021-jornadas-tecnologicas-vitoria

Jardunaldiak sare sozialen bidez dauden negozio-aukerei buruzkoak izango dira. TikTok, Linkedin edo Instagram merkatu-nitxo garrantzitsuak bihurtu dira enpresentzat. Gainera, eduki espezializatuagoetarako espazioa ere egongo da, hala nola, «Blockchain» teknologia edo zure bezeroek behar dutenari aurrea hartzeko ereduak.

  • “10 Marketin Analytics-eko joerak, 2022an negozio digitala neurtzeko eta ulertzeko gure modua aldatuko dutenak” (Abenduaren 15ean, astezkena. 9:15 – 10:15)

Erabiltzaileen datuak aro digitaleko petrolio berria dira. Horregatik, enpresak mundu berri eta ezezagun horretara bideratzen hasi dira beren estrategiak. Iñaki Gorostiza LIN3Seko datuen arloko zuzendari eta IEko irakasleak 2022an Marketing Analytics-en jarraitu beharreko joerak azalduko dizkizu.

Izena eman

  • “Instagram negozio-estrategia gisa” (Abenduaren 15ean, astezkena. 10:15 – 11:15)

Instagram egungo sare sozial indartsuenetako bat da. Hurbiltasunak aukera ematen du pertsona asko konektatzeko, baita negozio mailan ere. Oraindik ez baduzu marketin-estrategiarik zure Instagrameko enpresarentzat, hauxe da zure aukera. Iker Audicana, Igers Gasteiz-en sortzailea eta LIN3S-ko Erlazio Marketing arloko zuzendaria, aukera zabala eskainiko dizu zure burua ezagutzera emateko eta bezeroekin harremanetan jartzeko.

Izena eman

  • “TikTok: ekintzaileentzako, profesionalentzako eta enpresentzako aukera paregabea” (Abenduaren 15ean, astezkena. 11:15 – 12:15)

TikTok izan da pandemiaren irabazle nagusia sare sozialetan. Biralak egiten diren dantzez gain, TikTok aukera bihurtu da enpresentzat. Horietako asko milioika lagunek erabiltzen duten sare sozial honetan iragartzen dira. Izan ere, bere audientzia handiak zure edukiak biralizatu eta milaka erabiltzailerengana iristea ahalbidetzen du.  Fátima Martínez (Social Media FM) TikTok-ek eskaintzen dizkuzun enpresa-aukera guztiak ezagutaraziko dizkizu.

Izena eman

  • “Merkataritza-taldeentzako salmenta-estrategiak LinkedIn-en” (Abenduaren 15ean, asteazkena. 12:30 – 14:00)

Jardunaldi honetan salmentako profesionalen marka korporatiboaz eta marka pertsonalaz hitz egingo da. Horrez gain, LinkedInen komunikazio-estrategiak azalduko dira, eta bezero potentzialengana iristeko  nola lerrokatuta egon behar duten. Ainhoa Gómez Beltrán, Biwott eta ISMARKeko CEOen sortzailea, arduratuko da sare sozial honetan zure salmenta-estrategia nola zuzendu dezakezun azaltzeaz.

Izena eman

  • “NFTak (Non-Fungible Tokens) eta Blockchaina aktibo digitalak kudeatzeko” (Abenduaren 15ean, astezkena. 16:00 – 18:00)

ArabaTIC 2021en lehen jardunaldia amaitzeko, NFTei eta atzean dagoen teknologiari buruzko hitzaldi bat egingo da, token digitaletan oinarritua, aktibo birtualen edo fisikoen jabetza-ziurtagirien antzekoak.

Jardunaldi honetan, blockchain delakoaren etorrerarekin bideojokoen sektorea bizitzen ari den paradigma-aldaketari buruzko sarrera bat ere egingo da.

Baina ArabaTIC 2021en lehen jardunaldiaren amaiera ez da hor geratuko. Bertaratzen direnek “Metaverso” ren munduan murgilduko dira, eta «cryptoarte» egitasmoetan jarraitu beharreko estrategia ezagutuko dute, Zigor Samaniego eta “Goiuri Barrigaren eskutik.

Izena eman

tecnologias-digitales-vitoria-jornadas-arabatic

  • “Blockchain teknologiaren aukerak: Metaversoak, NFTak, DeFi eta DAOak” (Abenduaren 16an, osteguna. 9:00 – 11:00)

Blockchain eta metaversoei buruz ikasteko aukera berria. Teknologia hau ekonomia eta gizartea aldatzen ari da eta ondorioz industria eta enpresak eraldatzen ditu. Bestalde, metabersoak eta NFTak pertsona askoren diru-sarreren iturri nagusi bihurtu dira. Teknologia honek eskaintzen dizkizun aukerak interesatzen bazaizkizu, Observatorio Blockchaineko «Covadonga Fernández» eta «Guillermo Callejo» hizkariek hari buruzko guztia irakatsiko dizute.

Izena eman

  • “Zure bezeroen datuetan oinarritutako eskariaren modelizazioa. Aurrea hartu bezeroek beharko dutenari!” (Abenduaren 16an, osteguna. 11:30 – 13:00)

Enpresek datu asko sortzen dituzte hainbat kanaletatik. Hala ere, erabaki egokiak hartzen ez badituzu, datu horiek ez dute inolako baliorik. Horregatik, negozio gisa, zure bezeroen eskariari aurrea hartu behar diozu, eta datu horiek funtsezkoak dira, Marta Navarrok, VERSIAko negozio digitaleko aholkulariak, hitzaldi hau emango baitu enpresetako kudeatzaileei, zuzendari komertzialei eta negozio-garapeneko arduradunei zuzenduta.

Izena eman

  • “PutosModernos®: Branding-a negozio estrategia gisa” (Abenduaren 16an, osteguna. 16:00 – 18:00)

Joan Alvares eta Jorge Sanduak erakutsiko dizute nola erabili ‘brand hacking‘ a zure enpresako publikoarekin konektatzeko. Bi profesional horiek bizia ematen diote PutosModernosi, lurralde nazionalean kanpaina biral gehien dituen marketin-agentzietako bati.

Izena eman

PARTEKATU