2021, Uztaila 1

Arabako hainbat enpresek 4YFN parte hartu dute, Bartzelonako Mobile World Congressen startup foroaren barruan

Mobile World Congress (MWC) jaialdiaren hitzordu teknologikoa Bartzelonako Firan izan da ekainaren 28tik uztailaren 1era. Azoka formatu hibrido eta birtualean egin da aurtengo edizioan, eta ekosistema digitalaren erreferente nagusiei beren nobedadeak azaltzeko aukera eman die. Aldi berean, 4YFN ekitaldia egin da, MWCren barruko startup plataforma baten modura, non startup-ak, ekintzaileak, enpresak eta erakunde publikoak aurkitu diren.

Arabako Andromeda Moto, Data Value Management eta Novaut enpresek (BIC Araban daude guztiak) stand bat izan dute 4YFNn, beren proiektuak ikusarazteko eta inbertitzaileak aurkitzeko.

          

Halaber, asteartean, hilak 29, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáez-en eta Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagaren bisita jaso zuten.

PARTEKATU