Finantzaziorako laguntzak
Araba Innova – Digitalizazioa
Digitalizazioa eta berrikuntza garatzeko laguntza
60.000 eurora arte
Onuradunak
Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresak eta autonomoak, beren osaera juridikoa edozein dela ere, edo gutxienez jarduera zentro bat Arabako Lurralde Historikoan daukatenak. Enpresa sortu edo jarduera hasi zenetik eskaera egiten den egunera arte gutxienez urtebete igaro behar da.
Helburua
Deialdi honen helburua Araban berrikuntza eta Digitalizazioa sustatzea da, norgehiagoka erregimeneko diru-laguntzak emanez Arabako ekoizpen egituraren ekonomia modernizatzen eta haren lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten proiektuak eta/edo jarduerak egiten dituzten erakundeei.
Onuradunak
a) Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresak, beren osaera juridikoa edozein dela ere, edo gutxienez jarduera zentro bat Arabako Lurralde Historikoan daukatenak. Enpresa sortu edo jarduera hasi zenetik eskaera egiten den egunera arte gutxienez urtebete igaro behar da.
b) Zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten autonomoak, baldin eta laguntza xede den jarduerari dagokion JEZean alta eman zutenetik gutxienez urtebete igaro bada.
c) Arabako Lurralde Historikoan jarduera zentroa duten zentro teknologikoak edota ikerketa zentroak, Araban irakaskuntza unitatea duten unibertsitateak eta Araban helbide soziala eta fiskala dauzkaten fundazioak eta enpresa elkarteak eta I+Gko enpresa unitateak, haiek denak gutxienez bi urteko antzinatasuna izanik
Zenbatekoa
60.000 €ko dirulaguntza erakunde onuradun bakoitzeko eta urteko
Diruz lagun daitezkeen gastuak
A.1. Erakunde eskatzaileak aipatutako berrikuntza jardueraren bat kontratatzean sortutako kanpo gastuak diruz lagundu ahalko dira.
A.2. Diru-laguntza jaso dezakete deialdi honetara aurkeztutako berrikuntza jardueraren baten diseinu, garapen, gauzapen, jarraipen eta/edo ebaluazioari lotutako langile berriak (ikerlariak eta/edo teknikariak eta/edo sortzaileak) kontratatzeko barneko gastuek.
A.3. 100 edo pertsona gutxiago lan egiten duten empresetan, Ibilgetuan egindako inbertsioak dirulaguntza edukiko dute, Kontabilitate Plan Orokorran 206 Aplikazio informatikoa eta 213 Makinaria mailan egonezgero.)
Eskatzeko epea
Irekita 2024ko martxoaren 15ra arte
Araudia
Araba Innova – Digitaliza 2024
Informazio gehiago
bicaraba@bicaraba.eus
945298282