SPRI entrevista a la startup alavesa “ReclamaTuMismo”; un servicio online, fácil, seguro, flexible y rápido para las facturas impagadas
“Gure negozioen egunerokoan egiaztatu ahal izan dugunez, ordaindu gabeko fakturen %40 inguru ez dira inoiz erreklamatzen, eta hori arazo larria da edozein negoziorentzat”, azaldu du Guillermo Sarabia, “ReclamaTuMismo” ekimenaren zuzendaria, esparru judizialari eta enpresa-kudeaketari lotutako profesionalek sortutako plataforma: abokatuak, auzitegietako prokuradoreak eta enpresa-aholkulariak, eta marketineko eta komunikazioko profesionalak osatzen dute bere taldea.
Halaxe da, enpresa guztien jarduerak arrisku larrian jartzen dituen arazoa da…
Ordaindu gabeko fakturen %40 inguru inoiz erreklamatuko ez zirela eragin zezaketen faktoreak aztertu genituen eta egiaztatu ahal izan genuenez, prozesuaren kostuak, denborarik eza edo alfertasuna, zailtasun burokratikoak edo ezjakintasuna eragin negatiboa zuten enpresetan ez ordaindutako fakturak hauek eskatzeko orduan.
Honela, aintzat hartu genuen teknologiaren (Internet, automatizazioa, laguntzaile birtualak, sinadura digital elektronikoa…) eta pertsonen (abokatuak, prokuradoreak, software-garatzaileak…) arteko lankidetzari esker, arazo horiek guztiak modu erraz, malgu, profesional eta ekonomikoan ebaztea posible zela.
Ordaindu gabeko fakturen erreklamazioetan pertsonek eta negozioek askotan aurre egin behar dituzten oztopo juridikoak ezabatu nahi dituzue…
Aurreko puntuan esan bezala, zenbait faktorek eragin negatiboa izan dezakete enpresetan ordaindu gabeko fakturak. Horien artean, hauek nabarmenduko genituzke:
- Prozesuaren kostuak vs errentagarritasuna
Askotan, bezeroek esaten dizute ez dutela dirurik eskatzen kostuak (hau da: abokatuak, prokuradoreak, aholkularitzea…) ia handiagoak direla erreklamatu beharreko zenbatekoa baino, eta lor dezaketenarentzat ez duela merezi. Bistan dago, kostuek eragin zuzena dutela prozeduraren errentagarritasunean eta zenbateko txikiko fakturetan, erreklamazioa ez dela errentagarria inorentzat…
- Denbora falta edo alfertasuna
Erreklamazio bat, nork bere kabuz edo hirugarren baten bidez egiteak, hainbat izapide eskatzen ditu, esatebaterako; dokumentazioa bidali, abokatuarekin edo aholkulariarekin geratu, agendak elkarren artean banatu etab. Gero eta denbora gehiago falta den mundu honetan, konturatu ginen enpresek ‘prokrastinatzera’ jotzen dutela, eta, horregatik, ezinbestekoa zela plataforma malgu eta erraz bat garatzea ordaindu gabekoak erreklamatzeko.
- Legearen ezjakintasuna
Bestalde, gure mundu judizialeko ibilbidean zehar, harrituta geratu ginen, nahiz eta legeak abokaturik eta prokuradorerik gabe joateko aukera ematen duen erreklamatutako zenbatekoa 2.000 € baino txikiagoa den prozeduretan (badirudi legeak gaiaren errentagarritasuna kontutan hartzen duela), praktikan, inork ez du ezagutzen aukera hau.
- Zailtasun burokratikoak
Nahiz eta norberak 2.000 euro baino gutxiagoko ez ordaintzeak erreklamatu ahal izan, praktikan ez da horrelakorik egiten ezjakintasunagatik, baina batez ere, zailtasun burokratikoengatik. Prozesu judizial bat beti da konplexua; izapide ugari eskatzen ditu, eta kontua da epaitegiak berak ez ditu gauzak batere errazak jartzen; horregatik, inor ez da ausartzen bere kabuz erreklamazioa egitera.
Hala da; zailtasun asko, eta, hain zuzen ere, horregatik “ReclamaTuMismo”-k du bere izateko arrazoia
Testuinguru horretan sortu da gure proiektua eta plataforma, hain zuzen ere, ordaindugabeko fakturak erreklamatzen ez duten enpresen ehuneko handi hori gutxitzeko erronkarekin.
Erronka hori lortzeko, faktore horiek guztiak kontuan hartuta garatu da plataforma, honela bezeroak erraz ekin diezaioke erreklamazio bati, digitalki sinatu dezake, eta bere ‘bezeroaren arloa’-tik, denbora errealean, egoeraren jarraipena egin dezake. Halaber, plataformak berak jarraipen pertsonalizatua eta automatizatua egiten du erreklamazio-prozesuan gertatzen den aldaketa bakoitzarekin. Enpresei ordaindu gabekoen erreklamazioa erraztea da gure helburua eta beren erreklamazioak bultzatu; guk arrunki esaten dugun bezala, “kutxatik fakturak ateratzea”, 5 urte arteko fakturak erreklama baitaitezke.
Gainera, zuen online metodoak abantaila batzuk ditu erreklamazio sistema ohikoekin alderatuta…
Gure plataformak abantaila batzuk izan ditzake, adibidez, prezioa: izan ere prozesuaren zati batzuk automatizatzean eta prozesuaren jarraipena egitean, kostu jakin batzuk jeitsi egiten dira, eta hauek aldi berean, prezio merkeagoan eragiten diete erreklamatu nahi duten enpresa guztiei.
Bestalde, enpresek bere denbora optimizatu behar dute; beraz, garrantzitsua iruditu zitzaigun plataformak 5 minutu baino gutxiagoan erreklamazio bat aurkezteko aukera ematea; edonon, edozein gaitutik eta egunekoe dozein ordutan, bulegoan zein autobusean, medikuarenean zain edo etxeko sofan.
Eta ‘pantailaren beste aldean’ gauzak errazten dituen euskarri bat dago…
Izan ere, profesional-talde bat dago atzean (abokatuak eta prokuradoreak), dena behar bezala ibil dadin. On-line laguntza ere badugu; beraz, zerbitzuaren segurtasuna eta profesionaltasuna bermatuta daude.
Halaber, zordun kaudimengabeak fitxategi batean erregistratzeko aukera ematen dugu, normalean egiten ez den zerbait da, baina kobratzeko berme handia izan daitekeena.
Teknologia erabiltzeak, berriz, prozesuaren jarraipena egiteko aukera ematen du, denbora errealean, zure kabuz egitea oso zaila izango litzatekeena. “Bezeroaren Gunetik”, prozesuaren egoera edozein unetan egiazta dezakezu, gertatu diren aldaketa guztien historikoa eta, aldi berean, posta elektroniko bidezko jarraipen pertsonalizatua jasotzen duzu gertatzen den aldaketa bakoitzarekinHorrek guztiak balio handiagoa ematen dio bezeroari, teknologia erabili gabe lortzea zaila izango litzatekeena.
Zalantzarik gabe, sei urratsetan laburbiltzen den sistema berritzailea:
Halaxe da Prozesu osoa 6 urratsetan laburbildu dugu, eta benetan oso erraza da.… Erreklamazioa hasten duzu, demanda aurkezten da, eta onartutakoan, berankorrak aurka eginez erantzun dezake edo ez.
Epaitegiak erabaki ahal izango du zuzenean edo nekez gerta daitekeen zerbait egitea: alderdiak bistara deitzea. Plataformatik bistraako akonpainamendua eska dezakezu gure profesionaletako bat zurekin egon dadin nahi baduzu, eta, azkenik, edozein kasutan, epaitegiak ebatziko du. Zordunak ordaintzea besterik ez da geratuko, eta ordaintzen ez badu, plataformatik bertatik eskatu ahal izango diozu zure zordunari enbargua.
Zordunari enbargua egin badiozu eta epaitegiak kaudimengabea dela jakinarazten badu, plataformatik zorduna berankorren fitxategi batean sartzeko aukera ematen dizugu.
Ikus daitekeenez, kasu bakoitzean aldaera bat baino gehiago egon daitezke, baina denak eman, aurreikusi eta aztertu ditu gure abokatu taldeak, zuri zerbitzu osoa eta integrala eman ahal izateko.
Zoritxarrez, pandemiak eragindako krisi egoera honetan, seguruenik, gehiago izan dira ordaindu ez izanaren erreklamazio kopurua…
COVID-19 krisiak, oro har, ordaintzeari uzteko aitzakia gisa balio duela egiaztatzen ari gara, ez bakarrik fakturak, alokairuak, maileguak… Baina, aldi berean, COVID-19-ak aldatu egin du pertsona askoren pentsaera teknologien erabilerari dagokionez; zalantzarik gabe, asko hazi da online plataformen eta merkataritza online-aren erabilera.
Mundu juridikoa goitik behera aldatzeari” buruz hitz egiten duzue, tresna teknologiko berrien bidez, baina zer bilakaera izan du sektore horrek “paperetik digitalera”?
Sektore judizialak digitalizazio eta modernizazio sakona behar du, eta hori pentsaera aldatzetik pasatzen da. Gauzak egin dira, baina beti berandu eta oso motel doala ematen du… Teknologia oso azkar doa, eta gizartea ere azkar samar egokitzen da, baina sektore judizialak ez du egokitze hau egin, eta horrek eragin negatiboa du gizartean.
Testuinguru honetan, gure sektorean berritzeko konpromisoa hartu dugu, batez ere, detektatu genuen benetako arazo bat konpontzeko, baina baita balio handiagoa emateko eta justiziarako sarbidea errazteko ere. Egia esan, ez dago sektorerik berrikuntzatik eta eboluziotik kanpo.
Bukatzeko, zein dira zuen hurrengo erronkak?
Gure erronka nagusia enpresek plataforma modu masiboan eta orokorrean erabil dezatela da, eta honekin batera, erreklamatzeko ohitura izan dezatela eta baita, plataforman konfiantza izatea.
Beste erronka bat da lehen aldiz erreklamatzen duten bezero horiek berriro gugan konfiantza izatea eta, hala badagokio, gurekin berriro erreklamatu dezaten.
Ikuspegi komertzialago batetik, gure erronka lurralde osoa estatu mailan hartzea da.
Eta, azkenik, beste barne-erronka bat da ordaindu gabeko fakturen erreklamazioa finkaturik dagoenean, dagoeneko lantzen ari garen zerbitzu berriak eskaintzea.
info+: www.reclamatumismo.com
PARTEKATU