2020, Ekaina 29

La startup alavesa BIGA Avant Wear lanza su colección de moda innovadora

Biga Avant Wear diseinua estimatzen duten, berrikuntzaren aldeko apustua egiten duten eta natura errespetatzen dutenen moda-marka da. Ania eta Aiala Luceroren eskutik jaio da, duela hamarkada bat baino gehiago modari lotuta dauden Gasteizko bi arabar.

Arropak diseinatzeko eta modaren industrian beharrezko aldaketa ezartzeko interesak, proiektu berritzaile hau sortzera eraman zituen 2018an.

Markaren lehen bilduma osatzen duten jantzien % 40a material birziklatuekin eginda daude; gainera, tratamendu nanoteknologikoak dituzte orbanen, usainaren eta zimurren kontrako propietateak ematen dizkietenak.

Estetika minimalistakoa eta funtsa ‘retrofuturista’-rekin, silueta klasikoen eta denborazkanpoko diseinuen alde egiten dute. Erabat ingurumenarekin kontzientziatuta, Galiziako eta Euskadiko lantegiekin lan egiten dute, arroparen kilometrajea ahalik eta gehien murrizteko.

Proiektua Kickstarter crowdfunding plataforman dago eskuragarri, non beren arropak aurrez erosteko aukera eskaintzen dute, %30erainoko deskontuekin. Gainprodukzioa saihesteko asmoarekin, bere helburu finkoa eskaripeko lehen ekoizpena sortzea da.

Uztailaren 16ra arte martxan egongo den proiektu honi lagundu eta kanpaina bisitatu daiteke, esteka honen bidez: https://www.kickstarter.com

PARTEKATU