2020, Ekaina 24

Álava Emprende crea un nuevo espacio de ofertas de trabajo en su web para facilitar la búsqueda de talento a las personas emprendedoras e impulsar el empleo en el Territorio

Arabako edozein enpresak alta eman ahal izango dio bere eskaintzari atarian, lanpostua betetzeko behar diren ezaugarriak adierazita, eta izangaiek zuzenean eman ahal izango dute izena www.alavaemprende.com helbidearen bidez.

Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak BIC Arabaren eta Vital Fundazioaren bidez bultzatzen duten Araba Ekinean ekimenak gune berri bat ireki du bere webgunean, Arabako enpresek egindako lan eskaintzak bistaratzeko. Atal berri honek lurraldeko ekintzaileen eta lan merkatuaren arteko zubi izan nahi du haientzat hain garrantzitsua den talentua bilatzen. “Proiektu batek arrakasta izateko gakoetako bat, zalantzarik gabe, hura garatzen duen taldearen talentua da, eta, askotan, ez da lan erraza izaten lan merkatuarekin harremana edukitzen ohituta ez dauden enpresa sortu berrientzat. Atal berri honekin gure webgunearen barruan leiho bat ireki nahi dugu, proiektu ekintzaileak eta lan bila ari diren pertsonen talentua lotzeko “, azaldu dute Araba Ekinean erakundeko arduradunek. Gune berria une bereziki zailetan sortu da Arabako lan merkatuarentzat, COVID-19ren pandemia bete-betean, eta, horri esker, Arabako edozein enpresa edo pertsona ekintzailek eskaintza zuzenean igo ahal izango du atarira, eskaintza horren ezaugarri guztiak eta eskaerak jasotzeko epea adierazita. Hautaketa prozesuan parte hartu nahi duten guztiek zuzenean ere eman ahal izango dute izena webgunearen bidez. Ondoren, enpresek berek garatuko dute barne hautaketako prozesua. “Atal hau ekainaren 25etik aurrera egongo da erabilgarri, eta lanpostu hutsak bete behar dituzten Arabako enpresa guztiak animatzen ditugu hura erabiltzen hastera; izan ere, Araba Ekinean atariak eta haren sare sozialek bisita eta interakzio ugari dituzte lurraldean. Izan ere, azken urtean webguneak 26.000 bisita baino gehiago jaso ditu eta twitter kontuak 2.000 jarraitzailetik gora izan ditu”.

PARTEKATU