Arabako sei startup, BIND 4.0 azeleratzailearen 4. edizioko finalisten artean
Hauek dira hautatuak izan diren startup arabarrak: Ikustec, Inovako, Guardian Products and Promotions, Data Value Management, Alias Robotics eta Osane Consulting.
Mundu osoko hamazazpi herrialdetako 80 startup hautatu dituzte BIND 4.0 ekitaldiaren 4. edizioko finalista izateko.
Aurten, 80 herrialdetako 577 eskaera jaso dira, sektore askotakoak: adimen artifiziala, Big Data Analytics, IoT, robotika, gehigarrien fabrikazioa, zibersegurtasuna, errealitate handitua edo birtuala, ikuspegi artifiziala eta abar.
Urtero gero eta nazioarteko eskaera gehiago jasotzeak argi uzten du BIND 4.0 Azelerazio Programa mundu osoko erreferentzia nagusi gisa kokatu dela 4.0 industriaren ekintzailetzan eta berrikuntzan.
Startup finalistek tokia izango dute Basque Industry 4.0 ekitaldian, hain zuzen ere, azaroaren 20an eta 21ean BECen egingo dena. Bertan, programaren bazkide diren enpresekin eta ekitaldira datozen gainerako enpresekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.
BIND 4.0 programari eta hautatuak izan diren enpresei buruzko informazio gehiago duzu hemen: https://bind40.com/2019/11/08/announcing-80-international-finalists-for-the-4th-edition/
PARTEKATU