2019, Apirila 11

Gasteizko F2P Campusaren bigarren edizioan “F2P Campus Academy” izeneko formatu berri bat sortuko da, bideojokoen etorkizuneko tokiko sortzaileen bokazioak sustatzeko

Gaur aurkeztu da Gasteizen F2P Campusaren bigarren edizioa. Ekimen hori Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak sustatu dute, eta Arabako hiriburura ekarriko ditu Free-to-Play bideojoko berriak sortzean lan egiten ari diren profesionalen 5 talde gehienez ere; hain zuzen ere, jokatu ahal izateko ordaindu beharrik ez dagoen bideojoko berriak sortzean lan egiten ari diren profesionalen 5 talde. 2019ko edizioko berritasun nagusia da F2P Campus Academy sortuko dela. Formatu hori jende guztiari irekita egongo da, eta irailean gauzatuko da hainbat jardueren bidez balioko dutenak sustatzeko gazteak bideojokoen sektorean sartzea eta erakusteko zenbat aukera dituen Espainian jada 713 milioi euro fakturatu dituen industriak. F2P Campus Academyn hitzaldi ireki bat emango dute sektoreko adituek eta lantegi bat egingo da lehenengo bideojokoa egin nahi duten gazteentzat.

Pilar García de Salazar Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusiordeak, Nerea Melgosa Gasteizko Udaleko Ekonomia Garapen Jasangarriaren zinegotziak, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapenaren zuzendariak eta Jon Beltrán de Heredia eta Raúl Herrero Gasteizko 2019ko F2P Campuseko zuzendariak prentsaurrekoan azaldu dute bihar, apirilak 12, hasiko dela taldegaien eskaerak jasotzeko epea. Edizio honetan, gehienez ere 5 taldek parte hartu ahalko dute, eta haietako bakoitzak 4 kide izan ditzake. Campus-lastertzaile honetan parte hartzeko, datorren maiatzaren 31 baino lehen bidali beharko dute eskaera. “Lehenengo edizioak izandako arrakastaren ostean, non 12 herrialdetako 22 taldegai izan baikenituen, mundu guztiko taldeen informazio eskaera asko izaten ari gara. Datozen asteetan, Gasteizko F2P Campusa Nordic Games-en aurkeztuko dugu, Malmoe-n (Suedia) egiten den Europako azokarik garrantzitsuenetako batean; gainera, Bartzelonan egingo dugu haren zabalkundea, bidejokoaren industriako penintsulako hub nagusian. Halaber, AEB eta Asiako hainbat partner-ekin harremanetan gaude, eta laguntza ematen ari zaizkigu ekimen honen zabalkundea egiteko merkatu garrantzitsuetan” azaldu du Jon Beltrán de Herediak.
Raúl Herrero F2P Campuseko beste zuzendariak esan du ezen, zalantza gabe lehenengo edizioaren arrakasta laguntzen ari dela ekitaldiak munduan eragina izan dezan, “apurka-apurka, Gasteiz bideojokoaren nazioarteko mapan jartzen ari gara. Ezin dezakegu ahaztu 2018an sektoreko 20 profesional aitortu eta mundu mailako aditu baino gehiago igaro zirela hemendik eta aholku eman zietela pertsonalki gure ikasleei beren sorkuntza berrietan”. Nazioko eta nazioarteko mentoreen aurtengo zerrenda taxutzen ari gara, eta iazkoaren oso antzeko maila izango du. Etorriko direnetako bat Sven Liebich da, Point-eko lehendakariorde soziala den alemaniar bat. Enpresa hori mundu mailako bideojokoen enpresa erreferenteetako bat da, zeina Take 2 multinazional amerikarrak erosi baitzuen duela bi urte. Social Point-ek 300 langile inguru ditu, eta urtean 250 milioi euro fakturatzen ditu.

PARTEKATU