Arabako startupen presentzia handia B – Venturen
LIS Solutions, Globe Testing, The Best 5 eta Abagune Research Arabako enpresek aldaketa digitalaren aro berriarekin lotutako profesionalen topaketa garrantzitsuenetako batean, B – Venture izenekoan, hartu dute parte. Topaketa Bilboko Euskalduna jauregian egin da bi egunez
Topaketa honetan parte hartu ahal izateko, aurretik hainbat eskaeraren artean hautatu dituzte. Parte hartu duten proiektuak 24 bakarrik dira.
Arabako lau enpresa horiek BIC ARABAko kide dira edo izan dira. Enpresa-proiektu berriak produkzio-egiturara gehitzeko lurralde mailako dinamizatzaile-lanak egiteaz arduratzen den sozietatea da eta berrikuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko apustua egin du. Egoitza Arabako Teknologia Parkean du.
LIS Solutions datuak aztertzen eta hornikuntza-kateko prozesuak hobetzen espezializatutako ingeniaritza-enpresa da. Horren bidez, modu egonkorrean eta denborari dagokionez jarraituan haztea ahalbidetuko lioketen helburu hauek lortzen laguntzen du: emaitzak maximizatzea, kostuak gutxitzea eta prozesu eta instalazio berriak diseinatzea.
Globe Testing softwareko probetan eta sistemen monitorizazioan espezializatutako zerbitzuen enpresa da. Hainbat sektore bertikaletako enpresa handi eta ertainei eskaintzen die zerbitzua.
The Best 5 enpresak egunero aztertzen du erosleen iruzkinen eta produktuen inguruan Interneten eskuragarri dagoen informazio guztia. Hala, mundu osoan gehien gomendatzen diren produktuak zein diren eta eskaintza onenak zer webgunetan topa ditzakegun jakin daiteke.
Abagune Research izaera berritzaile handiko enpresa bioteknologikoa da. Aplikatutako oinarrizko ikerketa-proiektuak, Cannabis Sativa landarearekin lotutako produktu eta teknologikoen garapena eta sektoreko enpresentzako aholkularitza zientifikoa egiten ditu.
PARTEKATU