2018, Iraila 13

Optimus3Dk VG MotorSportekin elkarlanean dihardu

VG MotorSport taldea garatzen ari den proiektuaren xedea MotoStudent 2018 lehiaketarako lasterketa motor bat diseinatzea, fabrikatzea, prestatzea eta dagozkion funtzionamendu probak egitea da. Proiektu hori Arabako Kanpuseko hainbat fakultatetako ikasleek egingo dute, eta hori garatuz haien ikasketak osatuko dituzte. MotoStudent lehiaketa mundu osoko talde unibertsitarioen arteko erronka akademiko bat da.

Erronka honen xede nagusia honakoa da: Motorland Aragón zirkuituan probatuko den lasterketa motor baten prototipoa diseinatzea, fabrikatzea eta ebaluatzea. Gasolina kategorian hartuko dute parte, 250 cm3-ko eta 4 denboratako motorrarekin.

Proiektuaren asmoa da ikasleei konpromiso errealak dituen proiektu erreal bat aurrera eramateko aukera ematea.
Besteak beste, honako ekarpenak egingo dizkie proiektuak ikasleei: taldeko lanaren esperientzia, motorraren diseinuaren eta fabrikazioaren inguruko konpetentzia berriak (CAD diseinua, elementu finituen bidezko kalkulua…), hainbat baliabide kudeatzea eta administratzea (monetarioak, materialak…); eta, gainera, betiere antolakuntzak ezarritako epeak betez.
Benetako enpresa inguru batean lan egiteko aukera ere ematen du, enpresekin eta instituzioekin harremanetan.

Motorra garatu bitartean, asmoa da lanerako zuzeneko kontaktua izatea bertako industriarekin, eta, hala, horri haren produktuak non probatu izateko aukera eskaintzea. Gainera, taldeak zabalduko duen publizitatearen bidez zein lehiaketan bertan jarriko duten publizitate stand-aren bidez proiektuan kolaboratzaile diren enpresek haien produktu eta zerbitzuak ezagutzera emateko aukera izango da. Hala, enpresek nazioarteko lehiaketa batean haien marka erakusteko abagunea izango dute.

Era berean, enpresek unibertsitateko ikasleak hobeto ezagutzeko aukera ona da, langile izateko hautagai posible izan daitezkeelako, laster lan munduan sartuko dira eta. VG MotorSport taldearen eta Optimus3Dren arteko elkarlanari dagokionez, enpresa horri esker Ramair-Airbox sistema fabrikatzea lor daiteke. Sistema hau motorraren aurrealdera doan airea motorreko sarrera hodira bideratzean datza, eta, hala, aire horrek jasotako airearen presioa areagotzen du. Modu horretan (Ramair-Airbox sistema), airearen dentsitatea areagotzen da, eta, errekuntza ganberara bidalitako bolumenaren ondorioz, oxigeno molekula kopurua areagotzen da. Horrek errekuntza efizienteagoa izatea ahalbidetzen du. Airea motorrera bideratzen duen sistemaren zatiari Ramair deritzo, eta motorraren ondoan airea biltzeko konpartimentu huts bat jarri da, Airbox deritzona.

Optimus 3Drekin lan egiteak geometria konplexuak dituzten piezak fabrikatzea ahalbidetzen du, bestela fabrikatu ezin izango liratekeenak.
Fluxu baten inguruan lan egiten duen sistema bat denez, ezin du ertz nabarmenik izan, ahalik eta fluxu gutxien gal dadin. Hori dela eta, ohiko fabrikazio sistemak ez dira egokienak. Gainera, sistemaren piezak hutsik egon behar dira, eta bestelako metodoekin denbora eta material gehiegi galduko litzateke alferrik. Pieza guztiak Poliamida-12rekin eraikitzen ari dira, 120º-tik beherako tenperaturekin deformatuko ez den material zurrun bat behar delako. Bukatzeko, neurriak egiaztatzeko eta muntaketa zuzena izango dela ziurtatzeko FDM teknologiaren bidez PLArekin fabrikatu dira zenbait pieza. Hori baliagarria izan da azken fabrikazioaren aurretik akatsak antzemateko.

PARTEKATU